Villa María, Argentina. Hemen dago, ez da abantxu denborarik falta Villa Marían Euskal Aste Nazionalaren edizio berri batez gozatzeko; aurten, gainera, hitzordu garrantzitsu honetan Villa Maríako Euzko Etxearen 80 urteak ospatuko dituzte. Programa datorren astelehenean abiatuko bada ere ohiko omenaldi eta ekitaldi protokoloarrekin, jaiko tarte nagusia ostegunetik aurrera hasiko da bete-betean sumatzen.
Gau horretan, Sociedad Ruraleko ohiko sagardotegi-afarian, Maral taldearen kontzertuak piztuko du festaren sugarra. Arrecifeseko talde ezagun honek bi hamarkada baino gehiago daramatza herri-kantak eta Euskal Herriko nortasuna fusionatzen. Oraingoan, formatu txikian arituko dira: Mariana Dominéren ahotsa eta Jonatan Morales pianoan, bertan izango diren DOAko (Diasporaren Orkestra Argentinarra) musikariekin batera. Orduantxe hasiko da hiria jendez betetzen, euskal-argentinar komunitatearen kultura eta jai ekitaldi handienean elkartzeko ordezkariak iristen direnean. Hona jardueren egitarau osoa:
PROGRAMA
Urriaren 5a, astelehena
- 08etan: Ikurriña jasotzea. Pedro Viñas Plazan
- 09etan: Prentsaurrekoa. Euzko Etxean
Urriaren 6a, asteartea
- 17etan: Euskal Etxeko panteoira bisita. La Piedad Hilerrian
- 18etan: Gernikako Arbolari bisita. Centenario Plazan
- 19etan: Meza. Santísima Trinidad Parrokian
Urriaren 7a, asteazkena
- 20etan: Gazta Erronda: gazta dastaketa Euzko Etxean
Urriaren 8a, osteguna
- 17etan: Taldeen harrera. Euzko Etxean
- 19etan: Muslarien txokoa. Euzko Etxean
- 21etan: Sagardotegia. Artista gonbidatua: Maral taldea. Sociedad Ruralen
Urriaren 9a, ostirala
- 08etatik 12etara: Taldeen harrera. Euzko Etxean
- 09etan: Udalaren harrera ofiziala Eusko Jaurlaritzari. Villa Maríako Udaletxean
- 11etan: Harrera ofiziala Eusko Jaurlaritzari Villa Maríako Unibertsitate Nazionalean
- 11:30ean: Euskal Argentinarren Ikasketen Sarea + liburu aurkezpena: “Abrir caminos. memoria, verdad y justicia. Experiencias comparadas de Argentina, Colombia y Euskal Herria”. Euzko Etxean
- 11:30ean: Mus Federakuntzaren bilera. Sociedad Ruralen
- 13etan: Bazkaria. Sociedad Ruralen
- 15etan: Liburuen aurkezpenak. Sociedad Ruralen. “Guiáspora”, Martina Larraza Azpiazu (gaz). “Euskara eta biok”, Andrea Bella (eus)
- 15etan: Herri kirolak. Sociedad Ruralen
- 16etan: Koruen topaketa. Cristo Rey Parrokian
- 16etan: 1. Pilota erronka. Esku-pilota erakustaldia. Euzko Etxeko pilotalekuan
- 18etan: Musika eta dantza kontzertua. Hasiera ofiziala. Vanzetti Eszenatokian
- 22etan: Afaria eta erromeria. Sociedad Ruralen
Urriaren 10a, larunbata
- 08etatik 12etara: Taldeen harrera. Euzko Etxean
- 09etan: 2. Pilota erronka. Esku-pilota erakustaldia. Euzko Etxean
- 09:30etik 12:30era: FEVAren bilerak. Sociedad Ruralen
- 10etan: Euskal Etxeetako koruen entsegu orokorra. Euzko Etxean
- 10:30ean: Dantza taldeetako zuzendarien bilera. Udal Anfiteatroan
- 10:30ean: Liburutegien bilera. Sociedad Ruralen
- 11:30ean: Mintzodromoa eta jolasak. Sociedad Ruralen
- 13etan: Bazkaria. Sociedad Ruralen
- 15etan: Koruentzako formakuntza. Euzko Etxean
- 15etan: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen hitzaldia. Sociedad Ruralen
- 15:45ean: Alberto Irigoyen eta Josu Legarretaren "Gernika en Argentina. Expandiendo el fruto" liburuaren aurkezpena. Sociedad Ruralen
- 18etan: Danborrada. Kostaldean
- 19etan: Dantza emanaldia. Udal Anfiteatroan
- 23etan: Afaria eta erromeria. Sociedad Ruralen
Urriaren 11a, igandea
- 10etan: Dantza plazaren kontzentrazioa. Kostaldean
- 11etan: Dantza plaza. Kostaldean
- 14etan: Amaierako bazkaria. Sociedad Ruralen

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


