euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2026 bozkatzeko online: Alberto Irigoyen uruguaitarra hautagai da

2026/10/02

Urriaren 4an, igandea, da azken eguna online bozkatu ahal izateko Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' 2026 Saria
Urriaren 4an, igandea, da azken eguna online bozkatu ahal izateko Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' 2026 Saria

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Datorren igandean, urriaren 4an, bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren 'Manuel Lekuona' Saria 2026 online, erakundearen webgunetik, bozkatzeko epea. Gogora dezagun Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuela saria, sorkuntzan, ikerketan, kultura-sustapenean edo gizarte-garapenean nabarmendu diren pertsona ospetsuen lan osoa (opera omnia) aitortzeko. Iaz Diasporako beste hautagai batek irabazi zuen, Boiseko Gloria Totoricagüenak, eta aurten ere, hiru finalisten artean Diasporako beste hautagai bat iritsi da, Alberto Irigoyen Artetxe uruguaitarra, historialari eta idazlea, eta diasporari lotutako ikasketei buruz ibilbide luze baten jabe dena.

Botoen azken zenbaketa ehuneko hauen arabera haztatuko da: Eusko Ikaskuntzako bazkideak, %30; Euskal Komunitate Globala, %10; eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritzak eta erreferentziazko entitateen ordezkariek osatutako Epaimahai Instituzionala, %60.

Hona aurtengo bozketaren berri ematen duen Eusko Ikaskuntzaren orria.

Hiru hautagaiak eta euren curriculum eta sostenguak:

- Iñaki Gaminde Terraza hizkuntzalaria
- Alberto Irigoyen Artetxe historialari/idazlea
- Lola Valverde Lamsfus historialaria

Hemendik bozka dezakezu online.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia