euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

San Juango Eusko Etxea EEko 'Pio Baroja Liburutegia', hiriko III. Kultur Kongresuko partaide

2010/09/20

Jose Cuadra, Carina Oyola eta Ofelia Larrea San Juan hiriko Nazioko III. Kultur Kongresuan Irailaren 15etik 19ra gauzatu da San Juan hirian Nazioko III. Kultur Kongresua. Kultur ekitaldi honen markoan foro, hitzaldiak, mahai-inguruak eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenari buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko agintariek. Testuinguru honetan egin da San Juanen Liburu eta Eskulan II. Azoka, eta bertako euskaldunak partaide izan dira bisita ugari jaso dituen stand batekin.

La Platako Euzko Etxeak Javier Clúa berretsi du lehendakari eta Adolfo Pérez Esquivel ohorez bazkidetu

2010/05/11

La Platako Euzko Etxeko Batzorde berriko kideetako batzuk: ezker-eskuin, Sergio Ochotorena, diruzainordea; Patricia Pulido, diruzaina; eta Javier Clúa, lehendakaria (EE argazkia) Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburu den La Platako Euzko Etxean Javier Clúak segituko du elkarteko lehendakari joan den apirilaren 25ean eginiko Urteko Ohiko Batzarraren ostean. Berarekin batera arituko dira Zuzendaritza Batzordean Jorge Batiz, lehendakariorde; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azcarate, idazkariorde; Patricia Pulido, diruzain; eta Sergio Ochotorena, diruzainorde, besteak beste. Bestalde, batzarkideek aho batez onetsi zuten Adolfo Pérez Esquivel elkarteko ohorezko bazkide izendatzea proposatzen zuen ekimena.

Gernikako Plaza eta Arbola izan ziren Montevideon bonbardaketaren 73. urteurreneko ekitaldien testuinguru

2010/05/10

Urtero bezala, Montevideon euskaldunek ez diote hutsegin Gernikako bonbardaketaren urteurrenari eta Haize Hegoa Euskal Etxeak eginiko deialdiari erantzunez elkarte honetako buruzagi, dantzari, bazkide eta lagunak hiriburu uruguaitarreko Gernika Plazan duela 66 urte bertan erroturik hazten ari den Gernikako Haritzaren inguruan bildu ziren sarraskiaren 73. urteurrena gogoratu eta Franco generalaren zerbitzura ziharduten hegazkin naziek eragindako triskantzan hildakoak oroituz euskaldunen segidaren lekukotasuna eskaintzeko eta euskal-uruguaitar gisa Diasporatik ere geroa egunero eraikitzen ari den herri bateko partaide agertzeko. Bildutakoek tarte bat hartu zuten duela gutxi Montevideon hil den Jorge Arin Ayphassorho euskal gizataldeko kidea gogora ekartzeko.

Iñaki Anituaren hitzaldia, 'Nazioarteko zigor justizia: Memoria juridikoa eta Estatu espainiarraren iragan kriminala', Laurak Bat Euskal Etxean

2010/05/08


Argentinan zehar landatuta dauden Gernikako Haritzaren Kimuak 73. Bonbardaketaren oroipenaren lekuko

2010/05/06

Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko kide eta lagunak Gernikako Bonbardaketaren 73. urteurreneko omenaldian (argazkia EE) Hegoamerikako euskal Diaspora ez da ahazten. Ez da ahazten eta euren komunitateetan duten eragina baliatuz, gizarte osoak gogoan atxiki dezan lan handia egiten dute euskal etxeetako kideek. Hori dela eta, urtero, salbuespenik gabe, 1937an Gernikan gertatutako sarraskia oroitzen eta salatzen dute euren baitan zein komunitateari begira antolatutako ekitaldietan. Chascomus, Mar del Plata eta Rosarioko ospakizunak fenomeno honen adibide ezin hobeak dira, hiru hirietan Gernikako Arbolaren kimua landatuta dagoen enparantzetan egin baitziren omenaldiak. Rio de la Plata ibaiaren beste aldean ere gogoratu zuten 1937ko apirilaren 26 hura. Montevideon, esaterako, eta Saltoko euskal etxeko kideek ere aipamen berezi bat jarri zuten euren blogean.

'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxekoek gaur gogoratu dute ekitaldi batez Gernika suntsitu zuteneko 73. urteurrena

2010/05/01


73. urtemugaren egunean, Argentinako hainbat euskal etxetan gogoratu zen Gernikako bonbardaketa

2010/04/29

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko kideak Gernikako kimuaren ondoan. Joan den apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 73. urteurrena bete zela eta, Diasporako euskal etxeek gertakari historiko horren berri zabaldu zuten euren komunitateetan. Argentinan, hain zuzen, hitzaldi, bilera, omenaldi eta hedabideetara bidalitako artikuluen bidez oroitu da aurten euskaldun ororen bihotzean dagoen herria suntsitu zuen erasoa. Orokorrean ekitaldiak ezberdinak izan arren, Diasporako euskal erakundeek pentsamendu bera hedatu zuten herrialdean zehar: bakearen aldeko mezua. Hona Argentinako euskal etxeek egindako ekintzen laburpena.

Gernika gogoan, ohorezko aurreskua, liburu aurkezpen eta hitzaldiak Buenos Airesko Azokako euskal stand-ean

2010/04/28

FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak Gernikako Bonbardaketari buruz hitz egin zuen (argazkia EuskalKultura.com) 'Bonbardaketaren 73. urteurrenean, bihotza oraindik ere Gernikan' leloarekin gogoratu zuen FEVAk euskal egutegian marka gorria duen data hau Juan de Garay Fundazioarekin partekatzen duen Buenos Airesko Liburu Azokako stand-ean. Gernikarekiko oroitzapena igandean gauzatu zen, urteurrenaren bezperan, dantza eta musika erakustaldi batekin. Azoka maiatzaren 10era arte luzatuko da eta epe honetan euskal gaiei buruzko liburu zerrendatxo bat aurkeztuko da, tartean Juan de Garay Fundazioak argitaratutako “Juan de Garay, el Primer Urbanista del Río de la Plata”, “Don Pedro y Don Juan: Mendoza y Garay", “Humor Vasco”eta “2009 eta 2010ko Udako Euskal Unibertsitateko idazlanak”. Euskal standean kontsulta eta eros daitezkeen liburuak daude: besteak beste, Ekin Euskal Argitaletxekoak. Formakuntza arloan, Jose Franzisko Zinkunegi irakasleak mintzaldi bat eskainiko du heldu den astean Hizkuntza-Irakaskuntzaren XIII. Zikloan.

Banderak igotzea eta lore eskaintza Gernika Plazan dagoen Gernikako Haritzaren aurrean, Zazpirak Bat-ek antolatuta

2010/04/26


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia