euskal diaspora eta kultura
2008/10/22
Euskal jatorridun biztanle gehien dituen AEBetako estatuetako bat da Nevada, Kalifornia eta Idahorekin batera, eta horren jakitun, Barack Obama alderdi demokratako presidentegaiak keinua egin die bertako euskaldunei, hauteskunde-propaganda euskaraz ere argitara emanez. Goiena.net eta Sustatu.com webguneek plazaratu dute jarraian jasotzen dugun albiste bitxi hau.
2008/10/01
Gernikako Bakearen Museoa VI. Nazioarteko Bake Museoen Topaketan izango da gaur hasten den urriaren 5etik 10era, Japoniako Kyoto eta Hiroshima hirietan. Hiru urtetan behin egiten da topaketa hau eta bertan munduko ehundik gora bake museo bilduko dira. Iratxe Momoitio, Gernikako museoko zuzendaria, Nagasaki hirira helduko da gaur eta hiri honetako Oroimenaren Museoa bisitatuko du. Mintegian Momoitiok bi mintzaldi eskainiko ditu eta hilaren 11an Tokyon Gernikako bonbardaketari buruzko hitzaldia emango du.
2008/09/25
2008/08/05
Hiru urte beteko ditu abuztuaren 26an Corpus Christi-ko Euskal Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, eta elkarteko lehendakari Olga Leiciagak atzera begiratua egin du EuskalKultura.com-en orrialdeetan, bide honetan burututako ekitaldi eta lorpenen balioespena eginez. Mintzaldiak, euskal kulturaren sustapena eta herriko bizitza sozial eta kulturalean parte hartzea izan dira elkartearen nortasun ezaugarriak denbora honetan. Eta etorkizunerako proiektu berriak dituzte dagoeneko esku artean.
2008/08/05
Ugaltzen ari diren eskakizunei erantzunez, Eusko Jaurlaritza fresatzeko makinen dohaintza egiten ari zaio tokiko euskal etxea medio hala eskatu duen Argentinako eskola teknikori. Honela gertatu da azken asteotan Chascomus, Saladillo, Las Flores eta Carlos Casaresen. Pergaminori dagokionez, emate ekintza ofiziala uztailaren 18an egin da. Lagun Onak-eko agintariak, FEVAko idazkaria eta Cesar Arrondo kudeaketaren bideratzailea bertan zirela eman zitzaion tresna Pergaminoko 1 zenbakidun Eskola Teknikoari. Ekitaldia bukatuta, bildutakoak euskal etxeak urtero eratzen duen ‘Eusko Azoka’-ra murgildu ziren.
2008/07/03
Argentinako Lapridan egoitza duen Arturo Campion Ikasketa Zentroak 'Guregandik' urtekariaren laugarren zenbakia aurkeztuko du bihar. Cesar Arrondo irakasleak aurkeztuko du ale berria, El Chaco probintziako Resistencia hirian egingo den ekitaldian. Hizlariak ale berriko artikuluei buruzko zehaztasunak emango ditu eta aurkezpena ondoren 'Gernika: La huella humana' dokumentala eskainiko da. Filme honek 1936ko apirilaren 26an Bizkaiko herriak pariatu zuen bonbardaketaren testigantzak jasotzen ditu.
2008/07/02
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko 'Asociacion Civil Centro Vasco Misiones' izeneko Euskal Etxea onartu zuen ofizialki atzoko bilkuran. Bertan Posadas-ko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxea gisa ezagunagoa den erakunde onartu berriak duela hiru urte pasexe hasi zuen ibilbidea hiriburu misionistan. Bere kideak legeak Kanpoko Gizataldeetako partaideei onesten dizkien eskubide osoz jokatu ahal izango dute gaurko egunetik aurrera.
2008/06/25
La Platako Euskal Etxeak Bakearen Lorategiaren inaugurazioan parte hartu zuten, azken hilabeteotan egin dituzten eraberritze lanak bukatu ostean. Argentinar herriko Basoaren Pasealekuan dago parke adierazgarri hau eta bertan hiriko kolektibitateen irudi diren zuhaitzak landatu dituzte. Euzko Etxeak, noski, Gernikako Arbolaren kimua du ikur bezala. Inaugurazio ekitaldian hiriko agintariak eta kolektibitateen ordezkariek parte hartu zuten eta Euzko Etxeako kideek stand bat aurkeztu zuten euskal plater tradizional eta Euskal Herriari buruzko informazioarekin.
2008/06/19
2008/06/02
San Juango Eusko Etxea Euskal Etxetik, azken aste eta hilabeteotan euskal esparruan egindako ekitaldien berri eman digute. Aurretik atzera, Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean hartu zuten parte, euskal jatorrikoen ordezkari, omenaldia eskaini zieten 1937an Gernikako bonbardaketan hildako herritarrei, Euskal Zine Zikloaren inaugurazioa ere egin dute, eta 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' hitzaldi sorta abiarazi.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus