euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena kari Jaurlaritzak munduan antolatutako ekitaldien zerrenda

2012/04/20

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza eta bulegoek munduan zehar antolatutako ekitaldiak iragartzen dituen afixa edo kartela, kasu honetan Buenos Airesko bertsioan. Egitarau zabala bultzatu eta aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak, munduan dituen Euskadiren Ordezkaritzak medio, datorren ostegunean, 2012ko apirilaren 26an, Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena beteko dela-eta. Kronograma, honako hiri eta herrialdetara iritsiko da, besteak beste: Belgika (Lieja, Brusela, Leper, Huy), Argentina (Buenos Aires), Uruguai (Montevideo), Paraguai (Asuncion), Brasil (Brasilia), Txile (Santiago), Peru (Lima), Kolonbia (Bogota), Ecuador (Cuenca), Mexiko (Mexiko Hiria) eta Estatu Batuak (New York). Hona ekitaldien xehetasuna.

Rosarioko Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren urtemuga zuzenean jarraitu ahal izango dira internetez

2012/04/20

Rosario Gernikako Enparantza. Gernikako Arbolaren kimuaz gain, azpi herrialdeen armarriak, San Inazioren estatua bat eta euskal sinbologia ugari biltzen ditu Rosarioko plaza honek (argazkia Abraham) Mendeurrena betetzen ari den urte berean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxe argentinarrak iragarri du bihar larunbata ospatuko duela, bere egoitzan egingo duen ekitaldi batez, Aberri Eguna eta datorren asteko ostegunean, berriz, gomuta eta ohoratze egitarau bat gauzatuko duela Rosarioko Gernika Plazan, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena kari. Bi ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu internetez euskal etxeak, munduko edozein lekutatik segitu nahi dituztenek hala egin ahal izan dezaten.

Gernikari buruzko klasea eta herriko Gizataldeen Azokako partaidetza Loretako Euskaldunak EEaren eskutik

2012/04/20

Loretako Euskaldunak euskal etxeko kideak Gizataldeen Azokan. Ezkerretik eskuinera:  Mirta Arrambide, Elsa Jaca, Mónica Arrazubieta, Susana Echeverría, Graciana Goicoechandia, Luisa Andraca eta Ana Giurlani (argazkia EE) Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga gogoan izateko hainbat ekintza garatzen ari dira euskal erakunde anitzetan apiril honetan. Askok, gainera, Bizkaiko hiribilduan gertatutakoa euskal etxeen eremutik kanpo ezagutaraztea finkatu dute helburu. Las Flores herrian, Buenos Aires probintzia argentinarrean eta xede horrekin, Gernikaren historian sakondu zuten San Miguel Institutuko seigarren urratseko neska-mutilek. Komunitatearengana heltzeko asmoarekin ere, herriko Gizataldeen Azokan parte hartu berri dute Loretako Euskaldunak euskal etxeko kideek.

Juan de Garay Fundazioa eta FEVA euskal standeko arduradun, gaur hasiko da B. Airesko Liburu Azoka

2012/04/19

Buenos Aireseko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com) Gaur bertan inauguratuko da Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka eta 23. urtez jarraian euskal instituzio batzuek euren indarrak batu dituzte ekitaldi honetan euskal partaidetza bermatzeko. Euskal standean genero anitzeko euskal liburu, musika eta bideoak erosi eta kontsultatu ahal izango dira. Azoka Buenos Aireseko Nekazaritza Elkartean burutuko da eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatutako standa pabilioi horian egongo da, 2420 zenbakian. Azokaren programaren baitan, Fundazioak argitaratutako 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa aurkeztuko da apirilaren 26an.

'Gernika. El Bombardeo' eta 'Bizi naizen lekutik' filmeen proiekzioa Haus der Demokratie und Menschenrechte-n

2012/04/15


Emilio Majueloren 'Memoria Historikoa Euskal Herrian eta Espainian' hitzaldia

2012/04/12


Interesa piztu dute Berlinen Gernikaren 75. urteurreneko ekitaldiek; asteon hitzaldia eta zinea

2012/04/11

Berlingo Euskal Etxeko arduradunak inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten historialari eta adituekin (argazkia Helena Falabino) Berlingo Euskal Etxea jarduera egitarau mardula burutzen ari da hilabete honetan, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena kari. Urteurrena apirilaren 26an beteko da, eta egun horretarako bidea ekitaldi ugariz ari da berotzen berlindar elkartea. Iragan apirilaren 1ean hasi ziren jarduerak, bonbardaketari buruzko erakusketa baten inaugurazioarekin. Horrez gain, bi dokumental izan ziren ikusgai: Klaus Ihlau-ren 'Gernika' eta Pia Kuhlmann eta Pedro Deltell-en 'Die sichtbare Stimme'. Bihar Emilio Majuela historialariak hitzaldia eskainiko du eta igandean beste bi dokumental dira euskal etxearen proposamena.

Vitoria-Gasteizko 'Udaberria' gazte-abesbatzak kontzertua Königin-Luise-Gedächtniskirche-en

2012/04/08


Ingo Niebel-en ''Gernikako bonbardaketa: Historiografia alemaniarra'' hitzaldia Haus der Demokratie und Menschenrechte-n

2012/04/03


Caracasko Eusko Etxeak "1937. Euzkadi bajo las bombas" argazki erakusketa inauguratu zuen

2012/04/03

Bisitariak erakusketako argazkiak ikusten Caracasko Eusko Etxean (argazkia CaracasEE) Caracasko euskal komunitateko kide askok parte hartu zuten iragan martxoaren 31 Eusko Etxean egin zen argazki erakusketaren inaugurazioan. "1937. Euzkadi bajo las bombas" da erakusketaren izenburua eta Durangoko eta Gernikako bonbardaketen argazki historikoak ekarri ditu euskal elkarte venezuelarrera. Inaugurazio ekitaldian lekukotza oso berezia eskaini zituzten bonbardaketetan izan ziren bi emakume euskal venezuelarrek: Maria Teresa Aguirre de Arriagak eta Itziar Rodriguez Seijok. Bonbarketa horien 75. urteurrena betetzen da aurten, eta mundu osoan zehar euskal etxe asko ekitaldi oroigarriak ari dira egiten edo prestatzen.

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia