euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo EEak zinea, hitzaldiak eta erakusketa bat medio gogoratuko du apirilean Gernikaren 75. urteurrena

2012/03/28

Gernikako sarraskiaren 75. urteurrena gogora ekartzen duen afitxa
Gernikako sarraskiaren 75. urteurrena gogora ekartzen duen afitxa

PUBLIZITATEA

Datorren apirilaren 26an 75 urte beteko dira Kondor Legio alemanak, matxinatu frankisten zerbitzura Gernika herria bonbardatu eta birrindu zuenetik. Berlingo Euskal Etxea, berez sarraskia gogoratzeko sortu zen elkarte batetik hazia da, eta modu berezian gogoratuko du data, bi hirien arteko senidetasuna bultzatuz eta egitarau oso bat gauzatuz, datorren igandetik hasita eta bonbardaketaren eguneraino, apirilaren 26raino, tartean hitzaldiak, zinema eta erakusketa bat zabalduz.

Berlin, Alemania. Gernika - Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V./Berlingo Euskal Etxea du izen osoa hiriburu alemaniarreko euskal elkarteak, eta historikoki Gernikako sarraskiaz atentzioa deitzeko eta haren gainetik euskaldunen eta alemanen arteko senidetasuna bultzatzeko sortu zen elkarte bat izan zen jatorrian, euskal etxe bilakatu aurretik. Orain, datorren hilean, apirilaren 26an hain zuzen, bonbardaketa gertatu zela 75 beteko direla-eta ia hilabete luzatuko diren ekitaldiak antolatu ditu, horietarik lehena datorren igandean, apirilaren lehenean zabalduko den "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa, Berlingo Haus der Demokratie und Menschenrechte delakoan.

Erakusketa Gernikako Bakearen Museoaren Fundazioak eta Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak ekoitzi dute, lan horretan euskal eta alemaniar erakundeak eta Haus der Demokratie und Menschenrechte bera lagun izan dituztela.

Erakusketaz gain, oroitzapen egitarauak hitzaldiak, zinema eta musika emanaldiak eta bestelako ekintzak baitaratzen ditu, euskal eta alemaniar historialari eta adituak partaide.

EGITARAUA

Non: HAUS DER DEMOKRATIE UND MENSCHENRECHTE
Greifswalder Straße 4, 10405 Berlin

Erakusketa: apirilaren 2tik 26ra, 2012

Inaugurazioa:
Igandea, 2012.4.1 15-17.30

-15.15 Aurkezpena, Wolfgang Wippermann-en eskutik
-15.45 Klaus Ihlau-ren Gernika dokumentala
-16.15-16.45 zintzurra bustitzea eta pintxoak
-16.45 filma: Pia Kuhlmann & Pedro Deltell -en 'Die sichtbare Stimme', 2008 (Euskara/Gaztelania, alemaniar azpitituluz) 41 Min.

Asteartea, 2012.4.3, 19.00
Hitzaldia: Gernikako Bonbardaketa: Historiografia alemana (Ingo Niebel)

Osteguna, 2012.4.12, 19.00
Hitzaldia: Memorio historikoa Euskal Herrian eta Espainian (Emilio Majuelo)

Igandea 2012.4.15 15:00-17:30
-15.00 Filma: Alberto Rojoren 'Gernika. Bonbardaketa' (56 Min.) 2007 (Euskara/ Gaztelania)
-16.30 Filma:  Oier Plaza & Daniel Asua-ren 'Bizi naizen lekutik' (56 Min.) 2009 (Euskara/ Gaztelania)

Asteazkena, 2012.4.25, 19.00
Hitzaldia: Gernikako Bonbardaketaren memorioa arteetan (Benjamin Inal)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia