euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarrionaindia eta Leteren olerkiak dantzatuz egingo dute Berlineko Euskal Etxearen aurkezpena

2010/10/21

Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa
Berlineko Euskal Etxearen aurkezpen ofizialaren afitxa

PUBLIZITATEA

Berlineko Euskal Etxeak datorren urriaren 30ean egingo du aurkezpen ofiziala, Regengenfabrik-eko zinema aretoan egingo diren hainbat ekitaldiekin. Dokumentalak, bideo emanaldiak eta Sarrionaindia eta Leteren olerkietan oinarritatuko dantza erakustaldia izango dira ikusgai besteak beste. Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, eta aurtengo otsailean Eusko Jaurlaritzak ofizialki euskal etxeen erregistroan onartu zuen.

Berlin, Alemania. Berlineko Euskal Etxeak urriaren 30ean egingo du bere aurkezpen ofiziala, arratsaldeko seietan, Regenbogenfabrik-eko zinema aretoan (Lausitzer Straße 22, 10999 Berlin-Kreuzberg). Ekitaldia aukera bikaina izango da elkartea Berlingo herritarrei eta Alemania osoko euskaldunei ezagutzera emateko eta bazkide berriei ateak irekitzeko.

Elkarteko lehendakaria den Ainhoa Añorgak EuskalKultura.com-i azaldu dionez eguneko egitaraua kultur-aperitibo batekin hasiko da, alde batetik pintxoak eta ardoa, eta bestetik dantza eta irudia uztartuz. Bertara bildutakoak agurtu ostean 'Gernika', Klaus Ihlauren ikus-entzunezko dokumentala, izango da ikusgai. Ondoren Berlinen 2009ko urrian antolatu zen Euskal Koreografoen 1.go Jaialdiaren bideo emanaldia egingo da eta jarraian Mikel Aristegik immigrazioaz eta atzerriratzeaz 'Euskal Herria' izeneko bakarkako dantza eskainiko du, Joseba Sarrionaindia eta Xabier Leteren olerkitan oinarrituta. Aurkezpena giro ederrean bukatzeko 20:00etan euskal afaria egingo da.

'Gernika' Euskal-Aleman Kultur Elkartea 1998an sortu zen, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurreneko ekimen batetik. Harrez gero, euskal kulturak duen aniztasuna azaltzeko eta ezagutzera emateko kultur ekitaldi ugari antolatu ditu, beti ere hartu-eman giroan. "Berlinen egungo bilakaera soziala eta politikoari buruzko hitzaldiak, euskal idazleen irakurketak, eztabaidak eta filmak entzun edo ikusteko aukera izan dugu. Berlineko ekitaldi hauen gailurra 2009an Euskal Koreografoen 1.go Jaialdia izan genuen", azaltzen dute elkarteko arduradunek. Aurtengo otsailean euskal gobernuak elkarteari euskal etxe agiria eman zion ofizialki. "Gurekin batera ospatzera gonbidatzen zaitugu". 

Informazio gehiago elkartearen webgunean edo Facebook-eko orrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia