euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Antton taldearen saioaren ondotik Euskal Etxean, Londres Berri Txarrak-en bi kontzertuen zain apirilean

2012/03/28

Antton taldeak joan den larunbatean Londresko Oxford Housen, bertako Euskal Elkarteak antolatura eskaini zuen kontzertuko irudiak (argazkia EuskalKultura.com)
Antton taldeak joan den larunbatean Londresko Oxford Housen, bertako Euskal Elkarteak antolatura eskaini zuen kontzertuko irudiak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Antton talde euskaldunak bere lehenengo grabaketa aurkeztu zuen joan den larunbatean Londresen, bertako Euskal Elkartearen eskutik. Emanaldia, Bethnal Green barrutian, euskal etxearen egoitza den Oxford Housen egin zen. Euskal musika segitzen duten Londresko biztanleak, emanaldi gehiagotara bertaratzeko aukera izango dute heltzear dagoen apiril honetan, bi kontzertu eskainiko baititu heldu den hilabetean hiriburu bretainiarrean Berri Txarrak-ek, iragarritako lehenengorako sarrerak agortuta, bigarren bat moldatu behar izan baitute hurrengo egunean.

Londres, Ingalaterra. Bere ekitaldi programa betearekin segitzen du Londresen, bertako London Basque Society-Euskal Elkarteak. Martxoan, Laburbira egitasmoko euskal film laburrak, Saint Patrick  Eguneko jaia eta, azkeneko larunbat honetan, Antton taldearen emanaldirako gonbiteak luzatu zituen, besteak beste.

Joan den asteburuko kontzertuari dagokionez, Antton taldea izan zen talde gonbidatua, aurretik talde bretainiar batek jardun ondoren. 'Gorantz erori' bere lehenengo lana aurkeztu zuen euskal elkartearen egoitza den Oxford House-ko oholtzan talde euskaldunak.

Apirilean, berriz, Londres prest dago, euskal musikari dagokionez, Berri Txarrak talde nafarraren bi kontzertu biltzeko. Apirilaren 21ean, Barfly Club-en izango da, Cancer Bats taldearekin batera, sarrerak agortuta daudela. Eta apirilaren 22an, bigarren emanaldi bat gehitu zaio, The Garage-n. 

[Antton taldearen kontzertua, joan den larunbat iluntzean Londresko Oxford House-n, London Basque Society-Euskal Elkarteak antolatuta (bideoa Euskal Elkartea)]

-'Gorantz erori jaisteko', hemen
-Antton taldearen webgunea: www.anttonmusika.com
-Berri Txarrak: www.berritxarrak.net
-Londresko Euskal Elkartea: www.zintzilik.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia