euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ken Zazpik bira egingo du Irlanda eta Ingalaterran zehar apirilean; Londresko Aberri Egunean ere joko du

2011/04/07

Ken Zazpi taldearen Londreseko kontzertuaren kartela
Ken Zazpi taldearen Londreseko kontzertuaren kartela

PUBLIZITATEA

Ken Zazpi euskal musika talde ezaguna Irlanda eta Ingalaterran izango da apirilaren 17tik 26ra bitartean, kontzertu bira bat eginez. Lehen emanaldia Dublinen egingo dute bizkaitarrek, apirilaren 19an. Ondoren Derry-n, Belfast-en, Liverpool-en eta Londresen izango dira. Londresko kontzertua London Basque Society Euskal Elkartearen Aberri Eguneko jaiaren barruan egingo dute. Ken Zazpik bere azken lana, 'Ortzemugak begietan' (2010), aurkeztuko du besteak beste.

Londres, Ingalaterra. London Basque Society Euskal Elkarteak Aberri Eguneko jaia ospatuko du Bazko Igandean, apirilaren 24ean, eta aurten gonbidatu berezia izango dute: Ken Zazpi taldea. Euskal Herriko talde ezagunenetarikoa da egun Ken Zazpi eta 'Ilargia' kantuarekin markak hautsi zituzten 2003an.  

Taldeak bederatzi eguneko bira egingo du hil honetan Irlanda eta Ingalaterran zehar. Emanaldiak apirilaren 19an hasiko dira, Dublineko Whelan´s aretoan egingo duten kontzertuarekin. Apirilaren 21ean Derry-n joko dute, Sandinos aretoan. Biharamunean, apirilaren 22an, Belfast-en, Irlanda Iparraldean, izango dira eta Conway Mill-en egingo dute emanaldia. Apirilaren 23an, Ingalaterrara egingo dute hauzia eta Liverpoolen emango kontzertua. Azken emanaldia, Londreskoa Oxford House aretoan izango da, London Basque Society Euskal Elkarteak gonbidatuta (sarrera 10 libera). 

'Ortzemugak begietan'

Ken Zazpi taldea Eñaut Elorrieta kantariak eta Jon Mikel Arronategik (gitarra eta ahotsa) sortu zuten eta taldeko gainerako kideak 2000 urtean batu zitzaizkien (Igor Artzanegi, baxua; Beñat Serna, gitarra; Iñaki Zabaleta, trikitixa eta teklatua; eta Jon Fresko, bateria). 'Atzo da bihar' izan zen taldearen lehen diskoa (2001) eta arrakasta itzela lortu zuten 2003an, 'Bidean' diskoarekin eta 'Ilargia' kantuarekin. 2005ean 'Gelditu denbora' disko akustikoa plazaratu zuten. Azken diskoa 'Ortzemugak begietan' dute (2010).

Ken Zazpi taldeari buruzko informazio gehiago, euren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia