euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gazteak zein gerra osteko belaunaldiko entzuleak bildu zituen Berlinen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak

2011/10/20

Walther Bernecker irakasleak eman zuen hitzaldiak entzuleen jakinmina piztu zuen
Walther Bernecker irakasleak eman zuen hitzaldiak entzuleen jakinmina piztu zuen

PUBLIZITATEA

Harrera ona izan zuen iragan irailaren 30ean Berlingo Euskal Etxeak Cervantes Institutuarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera egin zuen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak. Euskaldunek hain gogoan duten Gernikako bonbardaketak alemaniar gizartean izan zuen eta duen islada aztertzea zen topaketaren helburua eta horretarako Klaus Ihlauren 'Gernika' dokumentala erakusteaz gain, gai hau sakonean aztertu duen Walther Bernecker irakaslea hitzaldia ematera gonbidatu zuten antolatzaileek.

Berlin, Alemania. Berlingo Euskal Etxeko zuzendaritza pozik agertu da iragan irailaren 30ean 'Gernika eta alemanak' gaiaren inguruan antolatutako jardunaldia dela eta. Ekitaldia Berlingo Cervantes Institutuaren egoitzan egin zen, eta Ainhoa Añorgak euskal elkarteko presidenteak azaldu digunez adin tarte zabaleko lagunak erakartzea lortu zuen, hala jende oso gaztea, nola gerraosteko belaunaldikoak.

Ekitaldiak bi zati izan zituen. Lehenik, Klaus Ihlau kazetari alemaniarraren 'Gernika' dokumentala eskaini zen ikusgai. "Oso dokumental interesgarria da. Alde batetik bonbardaketa bizi izan zutenen lekukotasunak eta bestetik bonbardaketa egin zuten pilotoenak biltzen ditu. Oso hunkigarria da", azaldu dio Añorgak EuskalKultura.com-i.  

Gernikaren eragina gaur egun

Ondoren, Walter Bernecker irakasle eta historialariaren hitzaldia etorri zen. Bernecker Euskal Historian eta Espainiako Gerra Zibilean aditua da eta Erlange-Nurenberg-eko Unibertsitatean profesore. Michael Kasper ikerlariaren 'Baskische Geschichte' (Euskal Historia) lana berrikusi eta eguneratu du Bernecker-ek eta hitzaldian 'Gernika eta alemanak' ikerketaren emaitzak azaldu zituen lehen aldiz. "Harrigarria da gizon honek dakien guztia. Zenbait kuspuntu desberdinetatik aztertu zuen Gernikako bonbardaketa, eta interesgarriena ekintza mundura nola zabaldu zen izan zen. Nork non zer esan zuen eta horrek eduki duen eragina munduan", agertzen du Añorgak.

Hitzaldiak, bonbardaketak gaur egun arte izan duen eta duen eragina aztertu zuen. Añorgak azaldu duenez, Bernecker-en ikerketak datu oso esanguratsuak agerrarazi ditu, adibidez "idatzi diren historia liburuek dituzten bertsio desberdinak eta, okerrago, liburu berberak hizkuntza desberdinetan dituen desberdintasunak".

 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia