euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berlingo 'Gernika' Euskal Etxeak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin

2010/11/23

Ainhoa Añorga, Berlineko 'Gernika' Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia BerlinEE)
Ainhoa Añorga, Berlineko 'Gernika' Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia BerlinEE)

PUBLIZITATEA

Euskara eta euskal kultura sustatzeko hitzarmena sinatu dute iragan asteburuan Berlinen egin den Expolingua azokan bertako Gernika Euskal Etxeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS). Itunaren bitartez euskal elkarte berlindarrak euskara irakasleak trebatzeko eta euskara ikastaroak antolatzeko laguntza jasoko du. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak euskarari buruzko lantegi bat egin du azokan, bertaratutako interesatuei euskaldunen hizkuntza ezagutzera ematen laguntzeko.

Berlin, Alemania. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Berlineko Expolingua azokan parte hartu zuen joan den asteburuan, eta euskara eta berau ikasteko baliabideak ezagutzera eman zituen Alemaniako hizkuntza azoka nagusian. Horrez gain, Lurdes Auzmendi sailburuordeak eta Berlingo Gernika Euskal Etxeko lehendakariak, Ainhoa Añorgak, alemaniar hiriburuan euskara sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.

Hitzarmen honen bitartez Sailburuordetzak laguntza emango dio euskal etxe alemanari euskara irakasleak trebatzeko, eta euren esku jarriko du ikastaroak emateko beharrezkoa duten materiala. Era berean, Sailburuordetzak dirulaguntza emango dio Gernika Euskal Etxeari euskara ikastaroak antola ditzan.

Mundoro euskaraz

Lurdes Auzmendi sailburordeak Berlinen adierazi duenez, "horrelako hitzarmenak oso garrantzitsuak dira euskararen sustapenerako. Gure leloak, 'Munduoro euskaraz', hitzarmenaren eta azoka honen filosofiarekin bat egiten du. Izan ere, gure helburua euskara mundu mailan sustatzea da, nahi duenak euskara ikasteko aukera eta baliabideak izan ditzan, hizkuntza baita komunikatzeko daukagun mediorik onena".

Expolinguan izateaz gain, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Frankfurteko Liburu Azokan eta Londreseko The Language Show azokan ere izan da aurten, eta euskara ikastaroak emateko hitzarmenak sinatu ditu Freie eta Birminghameko unibertsitatateekin. 

-Berlingo 'Gernika' Euskal Etxearen webgunea, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia