euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara partaide gaurtik igandea bitartean Londresen egingo den The Language Show 2010 azokan

2010/10/15

Euskal standaren ikuspegia
Euskal standaren ikuspegia

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko ordezkariak Londresen dira The Language Show 2010 delako hizkuntza azokan 'Munduoro euskaraz' stand-a aurkezteko. Gaur hasi eta datozen hiru egunetan euskarak beste hainbat herrialdetako hizkuntzekin bat egingo du hizkuntzen erakusleiho den azoka honetan, hizkuntzak, kulturak eta komunikazioa ardatz.

Londres, Ingalaterra. Hiru egunotan Londresa bildutako eragileek batik bat hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntzaren inguruan egiten dute lan. Hortaz, Jaurlaritzako ordezkariek egonaldia baliatu nahi dute euskararen berri eman eta gure hizkuntzarekin zerikusia duten hainbat arlori buruzko informazioa eskaintzeko: euskararen gaur egungo egoera, araubidea, historia, euskara ikasteko metodoak, gramatikak, eta abar.

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariaren hitzetan, mota honetako azokak oso baliagarriak dira “euskara eta euskal kultura kanpora zabaltzeko eta munduko komunitate ezberdinen artean euskararen presentzia ezagutarazteko”. Era berean, bisita kanpoko hizkuntzen esperientziak ezagutu, ikasi eta euskara bera aberasteko baliagarria izango dela azpimarratu du Goenagak.

Londresekoa pasata, datorren hilabetean bisita Berlinera izango da. Bertan, azaroaren 19an, 20an eta 21ean Expo Lingua Berlin azoka egingo da eta Eusko Jaurlaritza, ohi duenez, stand propioz bertaratuko da. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia