euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Txikiak sokatiran Euskal Echean

2008/12/09

FEVAk antolatuta 2008ko Haurren Topaketa egin zen Llavallolgo Euskal Echea ikastetxean eta bertara bildu zirenek hamaika joko eta jardueratan parte hartzeko aukera izan zuten. Iruditan, sokatiran izan zen lehia bizia (bideoa euskalkultura.com)

Bideoa ikusi


Mikel Laboari azken agurra

2008/12/01

Mikel Laboa kantari donostiarra eta euskal kulturaren ikono ezaguna, gaur goizaldean hil da Donostian, 74 urte zituela. Laboari Gipuzkoako Urrezko Domina egotzi zioten berriki, gipuzkoar Foru Aldundiak ematen duen sari nagusiena, eta pertsonalki jasotzeko asmoa agertu zuen, abenduaren 23an egin behar zen ekitaldan. Gu guztion ondare bilakatutako 'Txoria txori' bere kantaren doinuekin eman nahi diogu azken agurra Laboari.

Bideoa ikusi


Kongoko umeak Athletic-en ereserkia kantatzen

2008/11/20

Kongoko Lwiro herriko umeek Athletic futbol taldeak emandako kirol materiala jaso zuten, Coopera gobernuz kanpoko erakundearen bidez, eta horiekin hiru futbol talde sortu dituzte. Eskerrak emateko haurrek Athletic-en ereserkia ikasi zuten eta euskaldun peto-petoak bailira kantatzen dute talde bizkaitarraren zaleak zoratzen dabilen bideo honetan. Cooperaren lanari buruzko informazio gehiago www.coopera.cc webgunean.

Bideoa ikusi


Salbatu nahi diozu bizitza 18 hilabeteko Sebastian haurrari?

2008/11/12

Sebastian 'Sebby' Moustirats 18 hilabeteko haur euskal kaliforniar bat da, aiton-amonak Mehaineko baxenabartarrak. Sebby tipia oso osasun egoera txarrean dago, Wiskott-Aldrich Sindromea (WAS) izeneko eritasuna baitauka eta odol transfusioak etengabe egin behar baitizkiote. Joan den astean, bere egoera larriagotu egin da eta hezurmuin transplante baten beharrean dago. Emaile konpatible bat behar du, eta emaile hori errazago topa omen daiteke euskaldunen artean. Eskatzen dena, zera da, bost minutu hartzen dituen listu lagin test bat egitea, jakiteko konpatiblea zaren ala ez jakiteko (test hori Estatu Batuetan, Euskal Herrian, Argentinan edo nonahi egin daiteke). Mila esker aldez aurretik (bideoaren hasiera ingelesez da, ondoren Sebastian tipiaren argazkiak bere familiarekin. Honi guztiari buruz xehetasun gehiago, euskaraz, beheko artikuluan, eta beste zenbait hizkuntzetan www.savesebby.com webgunean)

Bideoa ikusi


Ikusi nahi zelako giroa bizi duten Argentinako Euskal Astean?

2008/11/07

Ikusleak dantzan jarri zituzten Argentinako euskal etxeetako dantzariek joan den azaroaren 1ean La Platan egin zen Euskal Asteko Musika eta Dantza Jaialdian.Baina honelako kasu batean hitzak alferrik dira bideoa dagoenean (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Ibarretxe lehendakariak mezua Diasporari EuskalKultura.com-en

2008/11/02

La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan urri-azaroaren mugan ospatzen ari den Argentinako Euskal Aste Nazionalaren baitan, Ibarretxe lehendakariak astia izan zuen EuskalKultura.com-en bidez hitz labur batzuk zuzentzeko munduko euskaldunei.

Bideoa ikusi


MMX taldearen kontzertua Buenos Airesen

2008/10/29

MMX taldeak (Maialen Errotabehere, Mixu Mixelena eta Paskal 'Xabaltx' Bergara) 'Bagare' kantuaren bertsio hau eskaini zuen joan den urriaren 25ean Euskaltzaleak eta Eusketxeren Buenos Aireseko egoitzan eman zuten kontzertu informalean (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


Estatu Batuetako euskal haurren festa Buffaloko Udalekun

2008/10/23

Neska-mutil euskal amerikarrak joan den udan ageri dira bideo honetan, mendian egurrezko etxola batean, NABOk urtero gazteentzat antolatzen duen Udalekun, aurtengoan Wyoming-eko Buffalo-n. Giro ezinhobean, gaua heldurik eta eguneko programatik kanpo, AEB osotik etorritako haurrak, euren kabuz euskaraz hasten dira kantatzen. Begira ari direnen artean, duela berrogei urte Buffalon bizi den Tony Rodriguez lesakarrak hunkituta ikusten ditu bere biloba wyomingdarrak, berak hainbeste maite dituen kantuak gustura kantatzen (bideoa Joseba Etxarri-Udaleku)

Bideoa ikusi


Istegui Argitalexei Sarronaindia; Hollywood-eko 'euskalduna'

2008/10/09

'Georgia Rule' (2007) filmean Hector Elizondo aktoreak pisua jasotzeko afizioa duen euskaldun baten papera egiten du (01:00 eta 02:20 minutuen artean agertzen da). Kasu egin elkarrizketei eta pertsonaiaren izen bereziari: Istegui Argitalexei Sarronaindia. Elizondo bera, New Yorken jaio izanagatik, euskal jatorriduna da: bere aita, Martin Echevarria Elizondo, Euskal Herritik Puerto Ricora zihoan itsasontzi batean jaio zen. Pertsonaiaren ideia berea ote?

Bideoa ikusi


'Agurea eta balea'

2008/09/19

Cristina Ertze mexikarrak egin duen laburmetraiaren trailerra. Filmean bere aitona Antonioren lekukotasuna jasotzen du. Antonio Mexikon erbesteratu zen, Errepublikar Gobernuaren dirua eraman zuen Vita untzian injeniari bezala bidaia eginez. Edinburgh-eko BitterBlueProductions ekoiztetxeak egina.

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia