euskal diaspora eta kultura
2013/01/14
Euskal Erria elkarte uruguaiarrak ehun urte bete zituen 2012an eta orain sarean jarri du urtean zehar Mendeurrena ospatzeko egin zituzten ekitaldien irudien bideoa. Zorionak Euskal Erria!
2012/12/24
London Basque Society elkarteak Londres hiriaren bihotzean ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna, Trafalgar Square plazan. Elkarteko bazkide batzuk National Gallery museo famatuko eskaileretan jarri eta euskaraz bizitzeko eskubidea eta gogoa aldarrikatu zuten. Elkarteak "Making of" hau ipini du sarean.
2012/11/15
2012ko urriaren 19an jardunaldi bat antolatu zuen Deustuko Unibertsitateko Bizkailab-ek urte batzuk edo bizitza oso bat kanpoan pasa ondoren Euskal Herrira itzulitako euskal emigrante eta euskal jatorrizkoez: itzulitakoez. Gaiaren aztertzaile izan dira Pedro J. Oiarzabal eta Nerea Mujika eta eurak egindakoa da orduan aurkeztu eta orain hona ekarritako aurkezpen-bideo hau "Gure Bizitzen Pasarteak: Erbestea, Emigrazioa eta Itzulera Bizkaira" izenpean. Informazio gehiago: www.blogseitb.us/basqueidentity20/2012/11/15/mundos-invisibles.
2012/09/20
Iñaki Elizalde iruindarraren lehen luzemetraia, "Baztan" pelikula, euskal zinematan estreinatuko da urriaren 5ean, Donostiako Zinemalditik igaro ostean.
2012/09/04
Ostiral honetan, irailaren 14ean, "Bertsolari" dokumentalak abiatuko du BEO (Basque Educational Organization) elkartearen udazkeneko Euskal Zinema Saila. Emanaldia Basque Cultural Center elkartean egingo da (559 Railroad Av., South San Francisco), eta bertan izango da Asier Altuna zuzendaria ere. Biharamonean, San Francisco Latino Film Festival jaialdian ikusgai izango da.
2012/07/30
Etxepare Institutuaren webgunean irakurri dugu. "Thriller baten osagai guztiak betetzen ditu: ezinezko maitasuna, intriga, tiroketak… Baina horrez gain, “La niña de Maracaibo” filmak badu balio erantsi bat; hizkuntza aniztasuna. Euskaraz, gaztelaniaz eta wayuunaiki hizkuntzan -Waayuen hizkeran- filmatutako westerna da. Asier Hernandez aktore euskalduna da gainera pelikulako protagonista. Hil honetan estreinatu dute Kolonbiako zine aretoetan Venezuela eta Euskadi arteko koprodukzio hau".
2012/06/13
Hasi berria du denboraldia Argentinan, La Platako Euzko Etxea taldeak Itsuentzako Txapelketa Nazionalaren baitan. Bideoa, lehenengo partidaren aurretik atera zen eta orain badakigu emaitza husnakoa izan zela Huracan taldearen kontra. Bigarren partidan, ekainaren 17koan, Roman Rosell Institutua arerio. Gogo handiz dabiltza Euzko Etxekoak. Aupa Centro Vasco!!!
2012/06/01
Iragan maiatzaren 29an abiatu zuen Madonnak nazioarteko bira, Tel Aviv-en eman zuen kontzertuarekin. Bertatik jaso ditugu Kalakan taldearekin batera kantatzen duen "Open Your Heart/sagarra Jo" bertsioaren lehen irudiak --eta soinua--, kaxkarrak badira ere. Euskara eta euskal kantu tradizionalan horren bertsio berritua munduko milaka eta milaka ikusle eta entzuleren aurrean. Ez da batere makala Kalakan-ekoen marka. Biba zuek! (bideoan, berez 2:05 minututik aurrera hasten da agertzen Aldapeko) Zer iruditzen?
2012/05/05
2012ko apirilaren 26an, Gernikako Bondardaketaren 75. urteurrena betetzen zen egunean berean Londresko Basque Society Euskal Elkartean eginiko ekitaldian grabatutako bideoa (irudiak London Basque Society-Euskal Elkartea)
2012/02/26
Urtero otsail hasieran ospatzen da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan Agate Deuna edo Santa Ageda, ohiko doinu eta tradizioari eutsiz, usadio horrel isla ere baduelarik munduko euskal etxe kopuru hazkorrean. Honako irudietan Madrilgo Euskal Etxeak espainiar hiriburuan antolatzen duena, bere egoitzaren inguruetako kaleetan, Madril erdigunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus