euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Bideo-elkarrizketa eta piano emanaldi euskal errepertorioduna, Josu Okiñena eta Amaia Gabantxorekin

2015/04/13

JOSU OKIÑENA CHICAGON. Josu Okiñena piano jotzaile euskalduna Chicagon izan zen Koldo Mitxelena Katedraren egitarauaren barruan, eta bertako egonaldia baliatuta Pianoforte Foundation-ek euskal musikari buruzko elkarrizketa egin zion. Amaia Gabantxok, Chicagoko Unibertsitateko Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kultura irakurleak ere hartu zuen parte elkarrizketan, Okiñenaren lanari eta euskal musikagintzari sarrera emanaz. Kulturklik-etik jaso dugu hona.

Bideoa ikusi


AEBetako "Strata: Humanitatearen erretratuak" TV saioak Elkoko (Nevada) euskal jaiei buruzko erreportajea eskaini du

2015/03/18

"Strata: Portraits of Humanity" (Strata: Humanitatearen erretratuak) du izena Estatu Batuetako "Archaeology Channel" kanalak hilabetero pantailaratzen duen saioak, eta martxoko ataleko zati gehiena Elkoko (Nevada) euskaldunei eta urtero egiten uztailaren 4aren inguruan antolatzen dituzten Elkoko Euskal Jaiei eskaini die, horretarako Elkoko 2014ko edizioko irudiak baliatuz. Besteak beste azaltzen dira saioan Teresa Franzoia Anacabe, Jean Flesher, John Ysursa, Bob Echeverria, Gratien Etchebehere, Jess Lopategui eta Ramon Zugazaga, hainbat dantza talde eta jenderekin batera. Aurkezpenaz aparte, saioko euskal partea 8' 40"tik aurrera da. Lekukotasun polita!

Bideoa ikusi


Guztia prestatzen ari dira Boisen, uztailaren 29an Athletic-ek jokatuko duen partidarako: baita belarra ere

2015/02/27

"BELARRA OPERAZIOA" BOISEN. Ikaragarrizko mugimendua dabil Idahoko Boise hirian, Estatu Batu ipar-mendebaldean, datorren uztailaren 29an Boiseko Jaialdi euskal jai eta elkarretaratze erraldoiko programa barruan jokatuko den futbol partida dela-eta. Espainiako Ligako euskal tarde batek jokatuko du Boisen, oraindik erabaki ez den Ipar Ameriketako futbol talde baten aurka. Askok segurutzat jotzen dute euskal taldea Athletic izango dela, eta aurkaria AEBetako edo Mexiko bat. Xehetasunak apirilean plazaratuko dituzte. Bitartean, hona nola prestatzen ari diren diren zelaia: hona "Belarra Operazioa".

Bideoa ikusi


Lapurdiko kostaldeko bideo amateurra, Hegoak entzunez Maialen, Mixu eta Xabaltx kantari

2015/02/12

2015eko otsailean plazaratutako bideo amateurra, Lapurdi hegoaldeko kostaldeko hainbat leku erakusten dizkiguna, kamera lepoan hartuta, Getariatik, Donibane Lohizune, Ziburu, Urruña, Abadiako gaztelua, Larrun mendia zerumarran, Hendaiaraino... hainbat paraje eder Txoria txori edo Hegoak kantua, entzuten dugun bitartean. Kantua, Maialen, Mixu eta Xabaltx-en ahotsetan. Izan dadila baita ere joan zitzaigun --eta bere lagunekin Diasporan kantari ibili zen-- Mixu adiskidearen oroigarri.

Bideoa ikusi


Euskararen misterioa

2014/12/17

Joseba Etxebarria dokumentaleko irudi batean

Berez 2012an sareratua da Bilbon egoitza duten Azkue Fundazioaren eta Euskararen Etxearen eskutik datorkigun dokumental hau, zenbait hizkuntzetan. Irakurleek --ikusentzuleek esan beharko-- gustura ikusiko dutelakoan, euskarazkoa ekarri dugu hona (gure webgunearen gaztelaniazko eta ingeleezko bertsioetan topa daitezke hizkuntza horietakoak, hizkuntza aldatzeko klik eginez orrialde hasieran eskuineko aldean). On egin!

Bideoa ikusi


Gipuzkoako diputatu nagusiaren mezua Diasporari 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna kari

2014/12/03

Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano bideoz zuzendu zaie Diasporako euskaldunei Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta eskertzeko, dauden lekuetatik, munduko euskaldun guztien ondare komuna den euskarari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpena. Bideoa abenduaren 3an zabaldu da eta diputatu nagusia euskaraz zuzendu zaie Diasporako gipuzkoar zein euskaldunei, azpitituluekin gaztelaniaz, frantsesezko, ingelesez edo katalanez.

Bideoa ikusi


2014 Euskal Aste Nazionala: kalejira La Platako kaleetan zehar

2014/11/12

2014ko Euskal Astea La Platan, kalejira Moreno Plazatik Atenas kluberaino, dantzari eta jendearen ibilbidea, euskal musikariak lagun (bideoa EuskalKultura.com)

Bideoa ikusi


2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: La Platako Euzko Etxea korala

2014/11/11

2014ko La Platako Euskal Astearen Abesbatzen Topaketa. La Platako Euzko Etxea-ko abesbatza kideak 'Ama begira zazu' kantatzen

Bideoa ikusi


2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: Euskaltzaleak abesbatza

2014/11/11

Euskaltzaleak-eko abesbatzaren emanaldia 2014ko Abesbatzen Topaketan. Irudiek 'Agur hondartzak' abesten erakusten diztuzte.

Bideoa ikusi


2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: Errekatarrak abesbatza

2014/11/11

Buenos Aires probintzia iparraldeko San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak abesbatza kantuz: Aldapeko.

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia