euskal diaspora eta kultura
2014/11/11
Euskaltzaleak-eko abesbatzaren emanaldia 2014ko Abesbatzen Topaketan. Irudiek 'Agur hondartzak' abesten erakusten diztuzte.
2014/11/11
Buenos Aires probintzia iparraldeko San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak abesbatza kantuz: Aldapeko.
2014/11/11
Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko koralak Maitia nun zira kantatu zuen La Platan Euskal Aste Nazionalaren barneko abesbatzen elkarretaratzean.
2014/11/11
La Platako 2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Elkarretaratzean parte hartu zuten lau taldeek amaieran 'Bagare' kantatu zuten elkarrekin trikitixak lagunduta.
2014/11/11
2014ko La Platako Euskal Astearen Abesbatzen Topaketa. La Platako Euzko Etxea-ko abesbatza kideak 'Ama begira zazu' kantatzen
2014/10/20
Albaola euskal itsas ondareaz arduratzen den elkarte eta fundazio bat da, Pasaian, Gipuzkoan, egoitza duena. Itsasoa izan bada mendeetan euskaldunen munduarekiko lokarri eta euskaldunak itsasoa medio ibili badira munduan barrena, argi da euskal historiarekin ezezik euskal diasporaren historiarekin ere lotura handia egiten duela Albaolaren lanak. Hona, ingelesez Albaolaren eta lantzen duen euskal itsas historiaren aurkezpen poetikoa egiten duen bideoa.
2014/10/20
Argentinan, Buenos Aires probintziako Arrecifes herria da herrialde osoan San Inazio festa sendoen eta aspaldien ospatzen duen herria edo herrietarik. Aurtengoan ere, gogor eta gogoz ospatu zuten, bizitasuna, partaidetza eta belaunaldien arteko senidetasuna ezaugarri. Zegokion eguna laneguna zenez, abuztuaren 10era atzeratu zuten. Eurak ateratako bidea da hau. Arrecifesko San Inazioko euskal festen agergarri.
2013/04/11
Lan ederra egiten dute Aiko taldeko kideek euskal dantza tradizionalaren altxorra euskal herrietan berezkoa duen lekura, plazara, berriro ere ekartzen, arin, koloretsu, jostalari eta natural-natural dibertigarri. Otxandioko (Bizkaia) hitzordua da irudiok islatzen dutena, 2013ko martxoaren 24an eginikoa, eta ondoko lagunarteko bazkaria, Korostondo jatetxean. Hitzorduak gehiago dira. Animatzen? Ikus www.aikotaldea.com.
2013/03/12
Korrika 18 datorren martxoaren 23an helduko Londresera, London Basque Society elkarteak egingo duen jaiaren baitan. Bien bitartean, eta giroa berotzen hasteko asmoz, Londresko euskaltzale talde batek KorrikaKlip lehiaketarako bideoa prestatu du. Korrika badator!
2013/02/04
Sei musikarik osatua, Hinka taldeak euskal soinu tradizionalez elikatzen den musika proposatzen du. 2013ko udatik goiti zuzenean ikusteko parada izanen dugula iragartzen dute. Anartean, haien lanaren aitzin gustu bat, pilula gisa dastagai, eskaintzen digute, bideo honetan jendeaurretzen duten 'Begira' kantuarekin. Taldearekin harremantzeko, idatzi hinkataldea@gmail.com helbidera. Telefonoz, (33) 626 265984 (Maitena). Zorte on talde berriari!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus