euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Zergatik ikasi euskara Estatu Batuetan?

2012/01/27

Athletic eta futbola euskara ikasteko arrazoia izan al daitezke? Estatu Batuetan bai. Ikus North America Basque Organizations elkarteak BOGA, euskara internet bidez ikasteko ikastaroaren berri emateko egin duen bideoa.

Bideoa ikusi


San Sebastian eguneko danborrada Londresen 2012

2012/01/21

Bazen donostiar eta euskaldun talde bat urtarrilaren 20ean Londresen zebilena, eta horrek atzerabueltarik ez zuenez, bertan egonik ere danborrada ospatzea erabaki zuten. Harremanetan jarri ziren hiriburuko Euskal Elkartearekin, eta deialditxo bat egin zuten bezperan, Big Ben-aren azpian, Westminster Abadiako metroaren geltokian, ETBko kamerak lekuko. Datozen egunetan irudi gehiago munduko euskal danborradetakoak (bideoa London Basque Society-Euskal Elkartea).

Bideoa ikusi


Tango & Aurresku fusion

2011/10/01

Bideo honetan ikus daitekeen dantza agerpena, Buenos Airesen eskaini zitzaion Euskal Herriaren ohoretan egindako 'Buenos Aires celebra' jardunaldira bertaratu zen publikoari, abuztuaren 28an, 2011. Bistan denez, aurreskua eta tangoa, tangoa eta aurreskua nahasten ditu. Koreografia Buenos Airesen euskal dantza irakasle eta sortzaile diharduen Aitor Alava dantzariari zor zaio eta Diasporan euskal kultur alorrean egiten ari diren gauzen erakusle izan daiteke. Anitza da hor ere Diasporaren ekarpena lokarri dugun kulturari (irudia Hernan de Renteria; eskerrik asko Belen Girasole).

Bideoa ikusi


Mikel Markezek kontzertua emango du Londresen

2011/09/21

London Basque Society Elkarteak antolatuta, Mikel Markez kantariak kontzertua emango du Londresko Haggerston Community Centre aretoan. Iaz ere hiri honetan izan zen Markez, euskal etxeak gonbidatuta. Hona iazko emanaldiko kantu bat, 'Txoria Txori'.

Bideoa ikusi


Sanferminak Londresen

2011/07/04

Londreseko Euskal Etxeak larunbatean egingo du San Fermin jaia, iaz bezala hiriko kaleetan 'entzierro' eta guzti. Hitzordua 12:00tan da Oxford Housen (Bethnal Green); ondoren entzierroa egingo da Derbyshire/Estafeta kalean eta bukatzeko poteoa London Fields parkeraino. Honatx iazko sanferminetako bideo bat!

Bideoa ikusi


AEBetako jatetxe klasikorik onena... euskalduna da

2011/05/16

Kaliforniako Bakersfield hirian dagoen Noriega Hotelak AEBetako jatetxe klasiko onenari James Beard Fundation saria jaso du aurten. Bideo honetan Oesteko euskal ostatu zaharrenetakoa dena barrutik erakusten dute egungo jabeek eta bezeroek. On egin!

Bideoa ikusi


Korrika 17 Londonera heldu da!

2011/03/04

London Basque Society elkarteak Korrika 17ko Euskaraklip! lehiaketarako egin duen bideoa.

Bideoa ikusi


EuskalKultura.com 'Nick dut nik' saioan

2011/01/24

'Nick dut nik' ETBko saioak Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari egin zion elkarrizketa orain dela aste batzuk eta internetek Diasporari ekarri dizkion aukera berrien inguruan gogoeta egiten genuen bertan. Diasporak atzerritik euskal kulturari egiten dion ekarpena ere errebindikatu genuen. Berreskuratu egiten dugu hemen bideoa.

Bideoa ikusi


Erroma euskalduna

2010/12/30

Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak sareratu duen bideo honetan italiarrak euskaraz egiten jarri dituzte, 'Di-Esan' kanpainaren barruan. Erromako euskal etxeak abenduan ospatu duen Roma Basca 2010 jaialdiaren emaitzetako bat da hau.

Bideoa ikusi


Argentinan, San Nicolaseko Euskal Etxeak jaten ematen die baliabide gutxiko familietako haurrei

2010/12/27

2001eko krisialdian hasi zen San Nicolaseko Euskal Etxe argentinarra Etxe Nasaia programarekin. Hainbat eta hainbat familiatan jateko gutxi sartzen zen eta haur asko eta asko behar bezala elikatu gabe joaten ziren eskolara. San Nicolaseko Euskal Etxeko Damian Cebey lehendakaria buru, euskal ekimen hau medio, milaka haur pasatzen hasi ziren euskal etxetik, bertan Euskal Herria eta euskaldunei buruzko informazio orokor bat eman eta EEko sukaldari taldeak prestatutako paella bat dastatzeko.

Bideoa ikusi


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia