euskal diaspora eta kultura
2008/09/12
Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko antzerki taldeak, euskara taldearekin lankidetzan, 'BAT' laburmetraia ekoitzi du. Laburmetraia euskara hutsean grabatua da eta azpitituluak ere euskarazkoak dira, hizkuntza hau ikasten ari direnei lagundu asmoz. Zuzendariak Rocío Basterra, euskara irakaslea, eta Miguel Mendiondo, antzerki irakaslea, dira. Antzezleak Magui Cantamutto, Laura Perez Regoli, Marcelo Zudaire, Malena Manterola eta Arnaud Elgoyhen ikasleak dira, eta Rocio Basterra bera. 'BAT' laburmetraiak Pigüeko II. Laburmetrai Topaketan parte hartu zuen, 2008ko apirilaren 19 eta 20an.
2008/08/25
Arrecifes-ekoa (Argentina) da Maral Taldea eta loturak dauzka bertako 'Euskaldunak Danak Bat' Euskal Etxearekin, bertako lehendakari izana baita Mariana Dominé Irigoyen, taldeko ahotsa. Oskorriren 'Aita-semeak' kantua eskaintzen digute bideo honetan, Arrecifeseko Euskal Etxearen kanpoaldean grabatua, euskal jai batean. Bat baino gehiagori oilo ipurdia jarriko dio (kontaktua: grupomaral@yahoo.com.ar)
2008/08/13
Bisita ofiziala luzatu zuen Ibarretxe lehendakariak joan den otsaileko 13tik 17ra Kaliforniara. Besteak beste, Garamendi gobernadoreordeak errezibitu zuen estatuko Kapitolioan. Irudiok, berriz, South San Frantziskoko Euskal Etxean egin zioten harrera ekitaldikoak dira. Hitza, Euskal Etxeko lehendakari Isabelle Oçafrain-Bushman euskal kaliforniarrak dauka, bertan sortua eta etxetik euskaraduna.
2008/08/01
Honako elkarrizketa 2008ko otsailaren 9tik 17ra bitartean San Frantziskoko (USA) 'Basque Cultural Center'-en jokatu zen pilota txapelketan parte hartu zuten Argentinako ordezkariei egin zien EuskalKultura.com-ek. Irudietan agertzen direnak Necocheako Joseba Bilbao eta La Platako Maria Lis Calderón dira, eta bertan agertzen ez den hirugarren ordezkaria Tandil-eko Gastón Inchausti izan zen, hiruak FEVA ordezkatuz bidaiatuak. Txapelketaren azkena Juan Jose Ibarretxe lehendakariak San Frantziskora egin zuen bisitaldiarekin batera gertatu zen. Gaztelaniaz.
2008/07/24
Dagoeneko bi CD argitara eman dituen euskal taldea da Noka. Kalifornian sortu eta hazitako hiru neskak --Andrea Bidart Oteiza, Begoña Echevarria eta Cathy Petrissans-- osatzen dute taldea. Euretako bik --Cathyk ezin izan du etorri-- egin berria dute kantu-itzuliñoa Euskal Herrira. Lau emanaldi eskaini dituzte, Erratzun (Nafarroa), Larrañen (Zuberoa), Kabon (Lapurdi) eta Alduden (Nafarroa Beherea). Honakoa uztailaren 13an (2008) Aldudeko Alfaro ostatuaren arrazabaltzearen karietara ostatuan bertan eskaini zuten saioa da.
2008/07/16
La Platako Euzko Etxeako dantzariek San Ferminen omenez dantza erakustaldia eskaini zuten Moreno plazan.
2008/06/23
Rocío Basterra eta Natalia Hormazabal argentinarrak ETBko Mihiluze lehiaketan parte hartu zuten eta ederki moldatu ziren euskararekin jolastea eta ikastea helburu duen saioan: bertsoak, jeroglifikoak, SMSak... izan ziren asmatu behar izan zituzten frogetako batzuk. Euskal argentinarrak Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan dira sei hilabetez, euskara hobetzen, eta Diasporan eta euskal etxeetan euskara ikasten ahalegintzen direnen ordezkaritza bikaina izan ziren.
2008/06/18
Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu zuen Zinemaldia'08 jaialdian hiriko euskara ikasleei zuzenduriko bideo lehiaketa egin zuten. Hona hemen bideo irabazlea: 'Euskaraz ongi egitea erraza da' dio izenburuak, baina ikasle hauek gorriak ikusiko dituzte euren barnetegian...
2008/05/23
Danborrada Cañuelaseko Euskal Etxeak antolatu duen II. Dantzari Egunean, Argentinan (2008ko apirila)
2008/05/23
Amuma Says No euskal amerikar folk-rock taldearen kontzertua Boiseko San Inazio jaian
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus