euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Pergaminoko Lagun Onak EEak, Julio Martin de Sautu berrautatuz lehendakari

2013/01/18

Julio Martín de Sautu eta 2012ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide artxiboko irudi batean (argazkia Irekia)
Julio Martín de Sautu eta 2012ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide artxiboko irudi batean (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko Pergamino hirian, bertako Lagun Onak Euskal Etxeko Batzar Nagusiak urteroko ohiko bilkura egin du eta, besteak beste, araudiaren araberako Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozka egin du, ondorioz berrautatua izan delarik elkarteko lehendakari gisa Julio Martin de Sautu, berarekin batzordekide izango direla Alicia Ruiz Moreno, lehendakariorde; Martha G. Arrillaga, idazkari; Daniela Albarracín, idazkariorde; María Delia Larrauri, diruzain; eta Rodolfo de la Vega, diruzainorde.

Pergamino, Argentina. Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez, elkarteak egindako Urteko Ohiko Batzar Nagusian Zuzendaritza Batzordea berritzeko egindako bozkaren ondorioz, honako bazkide taldeak gobernatuko du euskal etxea datorren agintealdiari dagokionez:

ZUZENDARITZA BATZORDEA

-Lehendakari: Julio Martin de Sautu
-Lehendakariorde: Alicia Ruiz Moreno
-Idazkari: Martha G. Arrillaga
-Idazkariorde: Daniela Albarracin
-Diruzain: Maria Delia Larrauri
-Diruzainorde: Rodolfo de la Vega 

-Batzordekide titularrak: Maria Cristina Larrauri, Raquel Gomez Echevarrieta, Tomas Carricart, Ana Clara, Franco Arregui

-Batzordekide ordezkoak: Susana Andreoni, Carlos A. Miguelena, Silvia Caminos, Graciela Arzuaga

BATZORDE KONTU IKUSKATZAILEA 

-Titularrak: Carlos A. Manzoco, Silvia I. Arregui Jeronimo, J. Romero
-Ordezkoak: Ana Cecilia Arregui, Julian Franco



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia