euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Integrazio lasterketaren 7. edizioan parte hartzeko gonbitea egin du Pergaminoko 'Lagun Onak' EEak

2009/09/22

Integrazio probako partehartzaileak 2007ko edizioan, elastiko euskal diseinudunak soinean
Integrazio probako partehartzaileak 2007ko edizioan, elastiko euskal diseinudunak soinean

PUBLIZITATEA

Ama Birjinaren omenez hiriak antolatzen duen maratoi erdiaren babeslea izan da azken zazpi urte hauetan Lagun Onak Pergaminoko Euskal Etxea. Ahalmen berezidun pertsonek ere hartu dezakete parte maratoi erdiaren testuinguruan Euskal Etxeak antolatzen duen froga batean, Integrazio Proban. Proba ez da lehia orokorrean sartzen eta edonor aurkez daiteke, adin eta kategoria mugarik gabe. Lasterketarekin jasotzen den dirua ongintzarako da, Karitasentzat hain zuzen. Hitzordua irailaren 27an, igandean, izango da, Pergaminoko Gral. San Martin Udal Parkean, 9:00etatik aurrera.

Pergamino, Argentina. Udaberriarekin batera hasten dira Argentinako euskal etxeak aire zabaleko ekintzak antolatzen. Pergaminokoa ez da ohitura honetatik kanpo geratzen eta iraileko azken igandean herrian egingo den erdi maratoian parte hartzeko gonbitea luzatzen dio euskal kolektibitateari zein komunitate orokorrari. Aurtengoa lasterketaren 7. edizioa da eta aurrekoetan bezala, Lagun Onak Euskal Etxeak Integrazio Proba delakoa antolatzen du. Proba honetan 5.450 metroko ibilbidea burutzen da, korrika zein oinez, eta nahiz eta maratoiaren barruan egin, ez da lehian sartzen. Integrazio froga da, lasterketan edonork parte hartu dezakeelako, berdin da adina edo kategoría.

Helmugara iristen diren 'ibil-korrikalariek' Gernikako Arbolaren irudia duen elastiko bat jasoko dute. Eta aurreko urteetako ohiturari jarraituz, Lagun Onak-ek txapel bana emango die partehartzaile nagusienari eta gazteenari. Korrikaldia datorren igandean, irailaren 27an, izango da eta Pergaminoko Udal Parketik aterako da 9:00tan. Izena eman nahi duenak Nuestra Señora de la Merced Elizara jo beharko du, arratsaldeko 3:30etatik 7:30etara. Izenematearen prezioa 25$ da eta inskripzioaren epea irailaren 25ean bukatuko da. Ezin da izenik eman lasterketaren egunean bertan.


Lotura interesgarriak

Pergaminoko Maratoi Erdia
www.21kmpergamino.com.ar

Karitas Argentina
www.caritas.org.ar

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia