euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurten ere Pergaminoko 'Lagun Onak' Euskal Etxea Karitas-en aldeko Integrazio Probaren babesle

2010/09/14

Pergaminoko Erdi Maratoiaren 8. edizioaren gonbitea
Pergaminoko Erdi Maratoiaren 8. edizioaren gonbitea

PUBLIZITATEA

Irailaren azken igandean gauzatuko da aurten Buenos Aires probintziako Pergamino hirian Ama Birjinaren omenez urtero antolatzen duen Erdi Maratoia. Bertako 'Lagun Onak' Euskal Etxeak eginkizun garrantzitsua du ekitaldi honen antolakuntzan, Erdi Maratoiaren testuinguruan Integrazio Proba bultzatzen baitu. Gonbitea komunitate osoari luzatzen dio euskal erakundeak, eta batez ere familiak eta ahalmen berezidun pertsonen partaidetza adoretzen dute. Proba ez da lehia orokorrean sartzen eta edonor aurkez daiteke, adin eta kategoria mugarik gabe. Lasterketarekin jasotzen den dirua ongintzarako da, Karitasentzat hain zuzen. Hitzordua irailaren 26an, igandean, izango da, Pergaminoko Gral. San Martin Udal Parkean, 9:00etatik aurrera.

Pergamino, Argentina. Aurtengoa Pergaminoko Erdi Maratoiaren 8. edizioa da eta aurrekoetan bezala, Lagun Onak Euskal Etxeak Integrazio Proba delakoa antolatzeko ardura hartu du bere gain. Proba ez da lehia orokorrean sartzen; hori dela eta, helmugara iristen diren 'ibil-korrikalari' guztiei emango die saria euskal etxeak: txapel bana emango zaie ibilbide osoa bukatzen duten partehartzaile nagusienari eta gazteenari eta gainerakoei domina eta euskal irudia duen elastiko bat.  

Izena eman nahi duenak Nuestra Señora de la Merced Elizara jo beharko du, arratsaldeko 3:30etatik 7:30etara. Izenematearen prezioa 25$ da eta inskripzioaren epea irailaren 22an bukatuko da. Ezin da izenik eman lasterketaren egunean bertan. Pergaminoko Erdi Maratoiak IIAF-ek emandako ziurtagiria du.


Lotura interesgarriak

Pergaminoko Erdia Maratoia
www.21kmpergamino.com.ar

Karitas Argentina
www.caritas.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia