euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zeintzuk dira euskarazko blog onenak? Eman zure botoa Azkue Fundazioaren "Blogetan" lehiaketan!

2014/01/29

Blogetan lehiaketaren webgunean ikus daitezke hautagaiak zeintzuk diren; irudian, Nahia Alkortaren "Umea, Kume" bloga
Blogetan lehiaketaren webgunean ikus daitezke hautagaiak zeintzuk diren; irudian, Nahia Alkortaren "Umea, Kume" bloga

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak euskarazko blog onenak hautatzeko lehiaketa jarri du abian, Argia aldizkariaren sostenguarekin, euskerazko blogarien jarduna sustatu eta ezagutzera emateko asmoz. Guztira 115 blog proposatu dituzte internet erabiltzaileek sarietara, eta orain horien artean onenak aukeratzeko epea ireki da. Otsailaren 16a arte luzatuko da epe hori eta nahi duenak parte har dezake bozketan, lehiaketaren webgunean izena emanez, edo Twitter sare sozialaren bitartez. Zure aukera argi duzu? Eman botoa, bada!

Bilbo, Bizkaia. Azkue Fundazioak eta Argiak abian jarri duten "Blogetan" lehiaketak botoak eman eta euskarazko blogik onenak aukeratzeko epea ireki du. Guztira 115 blog onartu dira proposaturiko hautagaien artean; eta orain, otsailaren 16a arte, horietako onenak aukeratzeko ordua da.

Edonork izango du botoa emateko aukera eta publikoaren bozkatzeak lehenengo fasean %50 balioko du, eta epaimahaiaren erabakiak beste %50a. Fase honetatik kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak irtengo dira.

Botoa bi eratara eman daiteke:

  • Lehiaketako webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emanez, blog bakoitzaren izenaren ondoan ageri den “Bozkatu” botoiaren bidez.
  • Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago: blog bakoitzari dagokion lerroan agertzen den “Twitter” botoia klikatuz. Txio bat sortuko du automatikoki.

Lehiaketak lau kategoria ditu: kultur arloko blogak, gizarte eta politika gaiak lantzen dituztenak, zientzia eta teknologia alorrekoak eta aisialdiarekin erlazionatutako edozein jarduera ardatza dutenak.

Erabiltzaile bakoitzeko, egunero boto bakarra emateko aukera izango da, kategoria guztien artean. Baina egunero sartu eta bozkatzeko aukera izango da. Zorte on lehiakideei!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia