euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak Mintzatu 2.0 aurkeztu du: sakelekoetara egokituta eta baliabide gehiagorekin

2013/12/03

Mintzatu 2.0 webgune berritua
Mintzatu 2.0 webgune berritua

PUBLIZITATEA

Euskararen Eguna ospatzeko Azkue Fundazioak Mintzatu webgunean hobetu egin du eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide berri. Horrez gain webgunea smartohione sakelekoetan erabiltzeko aplikazioak ere garatu ditu. Hori guztia ospatzeko lehiaketa jarri du abian Mintzatuk: 100 eurotako diru txekea FNAC-en gastatzeko jasoko dute gaurtik hasi eta leku ezberdinetan kopuru gehien etiketatu, eta beraz, alkatetza gehien lortzen duen erabiltzaileak; eta lekuetan ezkutatuta dauden garaikur gehien lortzen duen erabiltzaileak. Zorte on eta gozatu!

Bilbao, Bizkaia. Azkue Fundazioak Mintzatu webgunea eguneratu eta hobetu, hainbat berrikuntza eskainiz erabiltzaileei. Webgune honen helburua zera da: mundu osoko gune euskaldunak bildu eta Mintzaturen sarean jartzea, horrela munduko zein lekutan egiten den euskaraz jakin ahal izateko.

Ideia oso sinplea da: Mintzatu.com webgunean izena eman eta mapan euskaraz non hitz egiten den adierazi. Mapan lekuak sortzea oso erraza da. Horretarako nahikoa da Mintzatu.com. webgunean sartzea eta erabiltzaile bezala izena ematea. Ondoren "Lekua Gehitu" botoia sakatu behar da eta jarraian mapan kokatu behar da lekua, botoia nahi dugun lekuan jarriz, edo, bestela, beherago agertzen den formularioan lekuaren helbidea idatziz; horrela, mapan agertuko da lekua. Jarraian, formularioa bete eta gorde egin behar da. Lekua euskal etxe bat, euskaltegi bat, denda, enpresa... izan daiteke.

Webguneak urte bete darama abian eta gaur, Euskararen Egunarekin batera, hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Azkue Fundazioak. Nagusienetako bat smartophone mugikorretan erabili ahal izateko garatu diren aplikazio  berriak dira. Aplikazioak deskargatzeko iOS sistemako aplikazioa deskargatzeko sakatu hemen; Android sistemako aplikazioa deskargatzeko sakatu hemen.

Azkue Fundazioak aditzera eman duenez erabiltzaileen partehartzea ezinbestekoa da Mintzatu garatzeko, haiek sortu ahal osatuko delako sarea. Horretarako euskal etxeen parte hartzea ere azpimarratu dute, eurentzako tresna oso erabilgarria izango delakoak. "Mundu osoko Euskal Etxeak agertzeko aukera daukate. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunak nora joan eta elkartzeko lekua aurkitu ahal izango lukete", agertu du Fundazioak. Horrez gain webgunea euskal jaiak etaurtean zehar euskararen aldeko ekimenak ezagutzera emateko gune aproposa ere izan daiteke.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia