euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak mundu osoko euskaldunei euskarazko on line tresnak jartzen dizkie eskura

2013/01/31

Azkue Fundazioaren webgunean topa daitezken zenbait zerbitzu
Azkue Fundazioaren webgunean topa daitezken zenbait zerbitzu

PUBLIZITATEA

“Ez dago gauza obarik, bakoitzak bere errialdekoei dakiena edo dakientsua ateratzea baño”. Hala zioen Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) apaiz, musikari, idazle, euskaltzale eta Euskaltzaindiako kide lekeitiarrak. Euskarari buruz zekiena argitaratu, zabaldu eta partekatu zuen Azkuek eskura zituen bitarteko guztiak erabiliz. Azkueren filosofiari eta lan egiteko moduari jarraituz baina XXI. mendean, bere izena daraman fundazioak pauso berberak jarraitzea du helburu.

Bilbo - Bizkaia. 2009. urtean sortu zen Bilbon Azkue Fundazioa eta teknologia berriak bidelagun harturik, euskara sarean eta munduan zehar era berritzailean zabaltzea du helburu, bereziki gazteen artean, euskararen erabilera sustatuz. On line eta off line munduak bateratuz, bere txokoa egin du sare sozial nagusietan: Twitterren, Facebooken, YouTuben, Flickrren, Pinteresten, SlideSharen...

Horrez gain, mundu digitalean euskaraz bizitzeko erraztasunak jartzen ditu mundu osoko euskaldun guztion eskura: softwareak (ofimatika, pluginak, nabigatzaileak, sistema eragileak, ikastetxeetarako multimedia tresnak eta abar), hiztegiak eta itzultzaileak, eta baita euskarazko hainbat gune interesgarri ere (blogak, webak eta proiektuak). Azken batean, Azkue Fundazioak sarean euskaraz lan egiteko, harremanetan jartzeko, jolasteko, ikasteko eta abarretarako bidea errazten digu euskaldunoi, eta batez ere gazteei.

Eta euskal ziber-komunitatea sendotzeko eta astintzeko, hainbat ekimen jartzen ditu martxan, adibidez, jolasak, lehiaketak eta ekitaldiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia