euskal diaspora eta kultura

2013/01/30
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Familysearch.org webgunea mundu mailako erreferentzia da milaka genealogia zaleentzat, eta bertan hainbat artxibo, lotura eta baliabide oso erabilgarri eskaintzen dira. Elkartea irabazi asmorik gabekoa da eta artxibo hauen erabilera doakoa da, izan ere, webgunearen helburua mundu osoan familiak batzea eta senitartekoak harremanetan jartzea omen da.
Antzinako euskal genealogisten elkartearen bitartez izan dugu FamilySearch.org webgunean dagoen gida honen berri. Bertan pausoz pauso azaltzen dira familiaren historia biltzen eta ikertzen hasi nahi dutenek egin beharrekoak. Prozesu hau konplikatu xamarra izan daiteke batzuetan; horregatik, ondo dator adituen laguntza izatea! Arbasoen historian murgildu nahi baduzu, irakur itzazu aurretik aholku hauek.
Genealogiari buruzko informazio gehiago, Antzinako elkartearen webgunean eta Facebook orrian.