euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gerora elkarteak euskara eta Euskal Herriari buruzko ikastaro irekia abiatuko du bihar

2013/01/31

Gerora Cordobako kide batzuk  iragan abenduan egin zuten Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean (argazkia Gerora)
Gerora Cordobako kide batzuk iragan abenduan egin zuten Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi batean (argazkia Gerora)

PUBLIZITATEA

Gaztea da oso Cordobako Gerora elkartea, baina lan eskerga ari da egiten sortu zenez gero Argentinako hiri honetan euskal kultura, eta bereziki euskara, zabaltzen. Iragan astean Eusko Jaurlaritzak euskal etxe ofizial bezala onartu zuen eta onarpenak lanean buru-belarri aurkitu zituen Geroratarrak, euskarari buruzko ikastaro ireki bat prestatzen. Ikastaro hau bihar bertan jarriko da abian eta klaseak ostiralero izango dira, otsailean zehar.

Cordoba, Argentina. Bihar bertan hasita eta otsailaren hondarra arte Cordobako Gerora elkarteak euskara eta euskal kultura ikastaro bat eskainiko du, hiri argentinar honetako biztanle guztiei irekita. Ikastaroko klaseak ostiralero egingo dira, otsailaren 22a bitartean.

Gerora euskal etxe oso gaztea da, baina bere ibilbide laburrean bereziki ahalegindu da euskara zabaltzen. Esaterako, iragan azaroan Euskararen Aste bat egin zuen, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karira.

Egitaraua

Hau da bihar hasiko den ikastaroaren egitaraua, Gerorak helarazi digun mezuaren arabera:

-Otsailak 1: Kaixo! Hola! Yo, vos, nosotros y todas las personas. Saludos. Verbo ser. Euskal Herria.
-Otsailak 8:  Nor da? Quien es? El euskera y la diáspora. Zenbakiak-Números. 
-Otsailak 15: Non dago Euskal Herria? Donde está Euskal Herria? Oración simple, adjetivos. Koloreak-Colores. 
-Otsailak 22: Cordoban. En Córdoba. Verbo ukan. Ze ordu da? Que hora es?

Gerora elkarteari buruzko informazio gehiago Facebook-en: Gerora Cordoba



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia