euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehiaketa baten bidez, erakundearen logoa diseinatzeko gonbitea luzatu du Cordobako 'Gerora' Elkarteak

2011/05/16

'Gerora' Elkarteko kideak hiriko inauterietan
'Gerora' Elkarteko kideak hiriko inauterietan

PUBLIZITATEA

Joan den urteko irailean Cordobako euskal etxearen zuzendaritzarekin ados ez zegoen lagun talde batek 'Gerora' euskal elkartea sortu zuen Argentinako probintzia mediterraneoko hiriburuan. Bederatzi hilabete hauetan, ekintza ugari antolatu eta garatu dituzte elkarte berriko kide eta arduradunek, tartean herriko inauterietan aurkeztutako Lantz-eko dantzak, kontzertuak, tailer eta hitzaldiak, Euskararen Astea eta euskara klaseak, batzuk aipatzearren. Orain, elkartea ordezkatuko duen logoa diseinatzeko lehiaketa antolatu dute. “Sormena bultzatu eta instituzioaren proiektuetan publikoaren partaidetza sustatzeko” asmoa duen lehiaketa hau abian dago jadanik; epea ekainaren 10ean bukatuko da.

Cordoba, Argentina. Komunitate osoa gonbidatzen du 'Gerora' elkarte cordobatarrak erakundearentzat hain garrantzitsua den ikurra asmatzeko lanera: elkartea identifikatuko duen logoaren irudia sortzea da erronka.

Txapelketan parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

- Logo lehiaketa diseinatzaileei, diseinuaren arloan aritzen direnei eta publiko orokorrari dago zuzenduta. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez

- Diseinua Gerora elkartearen logo identifikagarria izango da eta Euskal Herriko kultura, “gerora” hitzaren esanahia eta Cordoba hiria irudikatu behar ditu

- Lanak 'ulergarriak 'izan behar dira koloreetan nahiz zuri-beltzezko bertsioan. Artxiboaren tamaina 3 megakoa izango da gehienez, eta formatoari dagokionez, jpg edo pdf

- Irudiak e-mail bidez bidaliko dira helbide honetara:

0351 4869952 telefono zenbakira (goizez)

- Lehiaketaren saria aurkeztutako lana erakundearen logo ofizial bihurtzea da; horretaz gain, diseinatzaileak Euskal Herriarekin lotura duen artelan bat jasoko du

- Logoa erabiltzeko eskubideak elkartearen esku geratuko dira



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia