euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken hilabetea duzu EKEk eta Azkue Fundazioak sustatzen duten Irudimena lehiaketan parte hartzeko

2013/04/10

Irudimena lehiaketa hirugarren edizioa du aurten
Irudimena lehiaketa hirugarren edizioa du aurten

PUBLIZITATEA

Datorren maiatzaren 15ean amaituko da Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duten "Irudimena" sormen lehiaketan parte hartzeko epea. Hirugarren edizioa du lehiaketak eta, oraingoan, proposamena zera da: Euskal Herriko soinuak oinarri hartuta, sorkuntza berri bat egitea. Sorkuntza hori izan daiteke soinu berri bat, euskarazko testu bat edo irudi bat. Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat.

Bilbao, Bizkaia. Irudimena lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu nahi dutenek azken hilabetea dute euren sorkuntzak antolatzaileei helarazteko, datorren maiatzaren 15ean itxiko baita  proposamenak bidaltzeko epea.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak Euskal Herriko soinu-mapako 8 soinu hauetatik bat aukeratu beharko du, eta hori oinarri hartuta sorkuntza berri bat aurkeztu. Hiru aukera ditu parte-hartzaileak:

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),

  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)

  • irudi bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat. FNAC liburu, CD, bideo, argazki kamera, ordenagailu eta teknologia alorreko produktuak saltzen dituen denda da. Webgunea du eta internet bidez ere egin daitezke erosketak (Diasporako euskaldunentzat ere egokia da, beraz).

Lehiaketaren oinarriak, hemen

 

Harremana: 

-Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Jakes LARRE - jakes.larre@eke.org
Tel. 00 33 5 59 93 25 25

-Azkue Fundazioa
Amaia OCERIN - amaia.ocerin@bizkaia.net
Tel.: 00 34 944028081



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia