euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzari buruzko liburua euskaraz eta frantsesez doan sarean, Etxepare eta EKEri esker

2013/02/26

Euskal Dantzari buruzko liburua sarean jarri dute eskuragarri Etxeparek eta EKEk (argazkia Asier Uriagereka)
Euskal Dantzari buruzko liburua sarean jarri dute eskuragarri Etxeparek eta EKEk (argazkia Asier Uriagereka)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak indarrak batu egin dituzte Oier Araolazak idatzitako "Euskal Dantza" dibulgazio liburua euskaraz, frantsesez eta ingelesez eskaintzeko. Etxeparek iaz argitaratu zuen lana, Euskal Kultura sailaren barruan, baina ordukoa euskara-gaztelania-ingelesa bertsio hirueleduna zen. EKEren lankidetzarekin liburua frantsera itzuli da. Datozen hilabeteetan Euskal Kultura saileko beste zenbait lan ere argitaratuko dira frantsesez.

Donostia-San Sebastian. Sarean irakur eta deskarga daiteke Oier Araolaza adituak idatzitako "Euskal dantza / Danse Basque / Basque dance" liburua. Bertan dantzak Euskal Herrian izan duen historia laburbiltzen da. Liburua Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Sailaren barruan argitaratu zen iaz, baina orain Euskal Kultura Erakundearen lankidetzari esker, frantsesera ere itzuli da. Bi erakundeek sarean jarri duten bertsio hau euskara-frantsesa-ingelesa da. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan Etxepare Euskal Institutuaren web gunean, baita Euskal Kultur Erakundearen atarian ere.

Etxepare eta EKEren arteko lankidetzak jarraipena izango du datozen hilabeteetan eta bi erakundeek Euskal Kultura Saileko beste liburu batzuk argitaratuko dituzte, euskara-frantsesa-ingelesa bertsio hirueledunetan. Esaterako, abian da Jon Eskisabel egilearen "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" liburuaren frantsesezko itzulpena.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia