euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantza erakustaldi batekin amaituko da bihar Buenos Airesen Nafar Dantzen 8. Ikastaroa

2009/02/13

Dantza Nafarren iazko ikastaroaren amaiera ekitaldian eginiko argazkia. Argentinako Santa Fe probintziako Rosarion, bertako Nafar Etxean egin zen
Dantza Nafarren iazko ikastaroaren amaiera ekitaldian eginiko argazkia. Argentinako Santa Fe probintziako Rosarion, bertako Nafar Etxean egin zen

PUBLIZITATEA

Dantza Erakustaldi batek ipiniko dio bihar, larunbata, azkena, Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Nafar Etxean hondarreko astebetean garatu den Dantza Nafarren VIII. Ikastaroari. Tuterako Udal Dantza Taldeak Nafarroako Gobernuaren babespean gidatuta, Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantzariak hartu dute parte bertan. Biharko ikuskizunak, ikasitakoa erakusteko balioko du, sarrera libre eta musutruke.

Buenos Aires, Argentina. Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantza taldeetako partaideek hartu dute parte hemen uda, eta opor garaia beraz, delarik zortzigarrenez antolatu den ikastaro honetan. Aurreko urteetan bezala, irakasleak Tuterako Udal Dantza taldetik etorri dira, Nafarroako Gobernuaren babespean antolatutako ekimenean.

Joan den asteko larunbatean hasi den ikastaro honen amaiera ekitaldia eta dantza erakustaldia bihar larunbata arratsaldeko zazpietatik aurrera gauzatuko da hiriburu argentinarreko Centro Arzuano Melidense delakoan (Cochabamba, 3245) eta bertan, "ikastaroan parte hartu duten nafar dantzariek ohiko dantza multzo bat dantzatuko dute. Euren jantzi tradizionalak soinean eta nafar musika gidari, publikoa irudimen bidezko ibilbide batean lagunduko dute geure arbasoen lurrera", azaltzen dute biharkoaren edukia antolatzaileek, EuskalKultura.com-era bidali duten oharrean.

Dantza Nafarren VIII. Ikastaro hau Buenos Aires Hiri Autonomoan garatu da otsailaren 7tik 14era bitartean, eskolak Tuterako Udal Dantza Taldeak, Anitxu Aguera zuzendari, eman direla. Dantzari partaideak Argentinako Bolívar, Buenos Aires, Mar del Plata, Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeetatik etorri dira eta Txileko Santiagoko Nafar Etxetik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia