euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak eta Asier Vallejo eta Sara Pagola agintarien aurkezpen ofiziala apirilaren 20an FEVAn

2013/04/10

2010an hautatutako FEVAko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com)
2010an hautatutako FEVAko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

FEVAren Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu berrituko dira apirilaren 20an burutuko den Ohiko Biltzar Orokorrean, tartean bi lehendakariorde. Zerrenda bakarra aurkeztu da horretarako. Biltzarraren egunean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateentzako Zuzendari berria den Asier Vallejo eta Argentina-Mercosurrerako Ordezkari berria den Sara Pagola FEVAko kideekin bilduko dira bilera bukatzean. Argentina bisitatzeaz gain, Txile, Uruguai eta Brasil ere b isitatuko ditu Asier Vallejko Hego Amerikarako bere lehenengo bira ofizialean. Uruguai eta Brasilerako bidaia Sara Pagola lagun egingo du.

Buenos Aires, Argentina. Federazioko estatutuek finkatu bezala, bere Zuzendaritza Batzordeko zati bat berrituko du aurten FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak. Atzo bertan plazaratu zen kargu eta hautagaien zerrenda, aurkeztutako bakarra. Honako hau da:

-I. Lehendakariordea, Juan Jose Olasagastia, kargu pertsonala (Cnel. Pringles), agintaldialdia, 2 urte
-II. Lehendakariordea, Maria Aranzazu Anitua, kargu pertsonala (Buenos Aires), agintaldialdia, 2 urte

-Batzordekidea, titularra: Ismael Martinez de Alegria; ordezkoa: Gerardo Bautista Echeverria. Euzko Etxea, Villa Maria. Agintaldialdia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Miguel Angel Valencia Leoz; ordezkoa: Asier Iriberri Plazaola. Denak Bat, Mar del Plata. Agintaldialdia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Damian Nicolas Cebey; ordezkoa: Juan Martin Hormazabal. Euzko Etxea, San Nicolas. Agintaldialdia, 2 urte
-Batzordekidea, titularra: Esteban Kain; ordezkoa: Jose María Etchegoin. Gure Etxea, Tandil. Agintaldialdia, 2 urte

-Kontu ikuskatzailea: Maria Angeles Oñederra, Toki Eder, Jose C. Paz. Agintaldialdia, urtebete
-Kontu ikuskatzailea: Pedro Mauregui Larranda, Zingirako Euskaldunak, Chascomus. Agintaldialdia, urtebete
-Kontu ikuskatzailea: Mónica Mercedes Azpiazu, Lagunen Etxea, Laprida. Agintaldialdia, urtebete

-Ohorezko epaimahaia: Xabier Olaizola (Buenos Aires), Isidro Legarreta (Tandil), Carlos Sosa (Bahia Blanca). Agintaldialdia, 2 urte
-Ohorezko epaimahai ordezkoa: Maria Luz Arteche (Arrecifes), Juan Gaillour (Mar del Plata), Felipe Eyheraguibel (Rosario). Agintaldialdia, 2 urte

Zerrenda kaleratzearekin batera, FEVAk gogorarazi du bere Estatutuaren 32. artikuluak hauxe diola: “Federazioan bazkide aktibo sei hilabete baino gehiago daramatzaten erakundeek bi ordezkari –titularra eta ordezkoa– bidal ditzakete Biltzarrera eta titularrak bakarrik eman ahal izango du botoa. Federazioan bazkide aktibo sei hilabete baino gutxiago daramatzaten erakundeek ordezkari bakarra bidali ahal izango dute. Honek hitz egitea bai baina botoa ematerik ez du izango. Edozein kasutan, ordezkariak euskal etxeko kideak izan behar dira, eta gutxienez 21 urte izan beharko dituzte. Ordezkatzen duten erakundeak ezin du zorrik eduki FEVAko diruzaintzarekin”. Hitzordua apirilaren 20an izango da, goizeko 9:30etan, Laurak Bat euskal etxeko egoitzan, Belgrano kaleko 1144. zenbakian.

Asier Vallejo eta Sara Pagolaren aurkezpen ofiziala

FEVAko Biltzarraren ostean, Sara Pagola Euskadiko Ordezkariak eta Asier Vallejo Diasporarako Zuzendariak euren aurkezpen ofiziala egingo dute FEVAk ordezkatzen duen Argentinako euskal gizataldearen aurrean.

Asier Vallejok Hego Amerikara egingo duen birari dagokionez, aipatu behar da apirilaren 17an Txilen hasiko duela. Ondoren, Argentinara abiatuko da bertako euskal kolektibitatearekin elkartzeko. FEVAko biltzarrean izan ondoren, Rosarioko Zazpirak Bat, San Nicolaseko Euzko Etxea, La Platako Euzko Etxea eta Buenos Airesko Laurak Bat bisitatuko lituzke Euskal Gizataldeentzako zuzendariak (datak eta orduak baieztatzeke).

Jarraian FIVU eta Euskal Erriako kideekin elkartuko da Uruguain eta Sao Pauloko euskal etxeetako kideekin, Brasilen. Argentina, Uruguai eta Brasilgo euskal etxeei egingo dizkien bisitak Sara Pagolarekin batera egingo du Asier Vallejok. Txilen, berriz, bertako Euskadiren Ordezkari Rafael Kutzekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia