euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak eta EKEk Irudimena lehiaketaren saridunak aditzera eman dituzte; zu al zara horietako bat?

2013/06/13

Irabazleak eta sariak banatu zituzten erakunde antolatzaileetako ordezkariak (Argazkia: Azkue Fundazioa)
Irabazleak eta sariak banatu zituzten erakunde antolatzaileetako ordezkariak (Argazkia: Azkue Fundazioa)

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatzen dute lehiaketa hau, gazteen artean euskal kulturaren inguruan sormena sustatzeko. Edizio honetan parte-hartzaileak Iparraldeko zein Hegoaldekoak izan dira. Hona irabazleak: Soinu kategorian, Uztaritzeko Christian Aduriz; Irudi Kategorian, Hoztako Asisko Urmeneta, eta azkenik, Testu kategorian, Baionako Bea Salabarry. Zorionak hiruoi!

Bilbo, Bizkaia. 3. edizio honetan, antolatzaileek berrikuntzak sartu dituzte: Alde batetik, sormenaren abiapuntua soinuak izan dira . Parte hartzaileek  soinumapa.net-etik soinu bat aukeratu eta lan berri bat sortu dute. Eta bestetik, aurrekoetan ez bezala, ez da adinen araberako kategoriarik ezarri.

Hauek dira irabazleak, kategoriaz-kategoria:

Soinu kategoria

-Lehenengo saria: Ezkila Hop lana. Egilea: Christian Aduriz (Uztaritze)
-Bigarren saria: Ardien jauziak. Egilea: Maitane Hernandez-Eyheramonho (Angelu)
-Hirugarren saria: Allende dantza. Egilea: Zeze Miege (Biarritze)

Irudi kategoria

-Lehenengo saria: Jin goizetik. Egilea: Asisko Urmeneta (Hozta)
-Bigarren saria: Iruñea. Egilea: Leyre Martinez (Zumarraga)
-Hirugarren saria: Miel Otxin. Egilea: Yanaita Araguas (Arrangoitze)

Testu kategoria

-Lehenengo saria: Kantxara botaiak. Egilea: Bea Sallaberry (Baiona)
-Bigarren saria: Azken tantoa. Egilea: Iñigo Legorburu (Orereta)
-Hirugarren saria: Ardi kosmopolita. Egilea: Amaiur Eppherre (Izpura)

Soinu, irudi eta testu kategorietako lehenengo saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dute kultur denda batean erabiltzeko; bigarren postukoek 200 €takoa eta 100 €tako bonoa hirugarrengoek.

Lehiaketaren sariak honakoek eman zituzten: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Diputatu eta Azkue Fundazioko presidente Josune Ariztondok eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etchegoinek eta teknikari Jakes Larrek.

 

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia