euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak eta emazteak Elgorriagako Euskal Artzainak Ameriketan Museoa bisitatu zuten igandean

2022/04/26

Urkullu eta bere emazte Lucía Arieta-Araunabeña Elgorriagako 'Euskal Artzainak Ameriketan' Museora egin zuten bisitan
Urkullu eta bere emazte Lucía Arieta-Araunabeña Elgorriagako 'Euskal Artzainak Ameriketan' Museora egin zuten bisitan

PUBLIZITATEA

Elgorriaga, Nafarroa. Iñigo Urkullu lehendakaria eta bere emazte Lucia Arieta-Araunabeña Elgorriagara etorri ziren joan den igandean, bertako Euskal Artzainak Ameriketan Museoa bisitatearren. Museoak abenduan zabaldu zituen ateak Malerreka eskualde osotik XIX. mende amaieratik, bereziki Estatu Batuetara eta artzaintzan lan egitera emigratu zuten euskaldunen esperientzia jaso eta ohoratzeko. Bertan finkatu ziren euskaldun hauen ondorengoek osatzen dute gaur egungo euskal komunitate euskal-estatubatuarra.


Bisitariak Laura Igantzirekin eta Lucio Irisarri eta Tomás Ibarra 'artzain amerikanuekin' (arg. EAA)

Laura Igantzi lesakarra, bera ere Kalifornian jaioa euskal artzain baten alaba eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko lehendakari dena, pozik azaldu zen Lehendakariaren bisitarekin eta azaldu zuen Lucia emazteak azaldu ziela bere aitite ere euskal artzain izan zela Ameriketan, Boisen. Senar-emazteek interes handiz segitu zituzten eman zizkieten azalpen guztiak, besteak beste Ameriketan ibili eta itzulitako bi herritarrek, Lucio Irisarri eta Tomas Ibarrak, emandako lehen eskuko lekukotasuna.

Bisitaren ondotik bertako liburuan sinatu zuten, eta honako testua utzi zuten: "Malerrekako Euskal Artzainen Museoa ikusteko aukera ez ezik, gure historiaren zati batetaz ikasi eta jabetzeko aukerarekin batera bizirik dirauten artzainen bizipenetaz ohartaraziz , hurrengo belaunaldientzako beharrezko ekimena txalotuz, nire esker ona".

Euskal Artzainak Ameriketan, Malerrekatik Ameriketara Museoa, Elgorriagan, bainuetxearen ondoan dago eta asteburuetan zabaltzen ditu ateak, goizez 11etatik 13etara eta arratsaldez 17etatik 19etara. Interesa izan dezaketen eskola taldeek astegunetan ere jaso dezakete bisita gidaturik aldez aurretik ala adostu ezkero.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia