euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Artzain Amerikanoen 2018ko Festa Lekunberrin izango da iralaren 15ean, "Lekunberri-Larraun, artzaiak lagun" lelopean

2018/08/01

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatzen duen Urteroko Festa Nafarroako Lekunberrin izango da 2018an irailaren 15ean
Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatzen duen Urteroko Festa Nafarroako Lekunberrin izango da 2018an irailaren 15ean

PUBLIZITATEA

Lekunberri, Nafarroa. Artzain Amerikanoen Festa Nafarroako Lekunberrin izango da aurten, irailaren 15ean, "Lekunberri-Larraun, artzaiak lagun" lelopean. Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile, Estatu Batuetan artzain ibili ziren jendeak urtean behin bildu eta talde gisa harremanak mantentzeko asmoa dauka elkarretaratze honek, aldi berean arreta deitu eta aldarrikatzen duelarik historian zehar euren herriak utzi eta Ipar Ameriketarako emigrazio horrekin Euskal Herriko hainbat bailarari ekarpen esanguratsua egin ziotenen istorioa.

 IRAILAREN 15eko EGITARAUA

-10:30etan, Lekunberrira iritsi eta hamarretakoa
-11:30etan, Musika eta dantza Iribas-ko Basakaitz taldearen eskutik
-12:30etan, Meza edo nahi duenak bisita gidatua Lekunberrin barrena
-14:00etan Bazkaria frontoian musika eta zozketekin
-19:30 Itzulera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia