euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetan artzain ibilitakoak Erron bilduko dira bihar Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile

2019/09/06

Bostehundik goiti jende bilduko dira bihar bazkarira,
Bostehundik goiti jende bilduko dira bihar bazkarira,

PUBLIZITATEA

Erro, Nafarroa. Laura Igantzi buru duen Euskal Artzainak Ameriketan (EAA) elkarteak urtero Nafarroako herri diferente batean antolatzen duen elkarretaratzea Erron izango da bihar, elkartea bera eta bertako udaletxea (eta Elutseder elkartea) lankide. Ohi bezala, egun osoko plana izanen da, 10etatik goiti erakusketa eta erakustaldiak, bideo eta argazkiak, 11:15etan kontzertua elizan Bankako Menditarrak-ekin, 12:00etan meza nagusia Aurizperriko abesbatza partaide, eta ondotik ohiko 'highball'a, bazkaria, solasaldi, musika eta dantza Joxe Angelekin, zozketak eta giro ederra.


Ekitaldiaren aurkezpena aste honetan Erron (arg. EAA)

Aurkezpena aritu ziren, EAAko lehendakari Laura Igantzi eta Erroko alkate Enrique Garralda, Adriana Marmaun, (Euskal Artzainak Ameriketan eta bertako Elutseder elkartea), Amaia Iraizoz (Laia ikerketa taldea, artzain amerikanoen datu bilketa lanean ari), Ignacio Marmaun (AEBetan artzain ibilitakoa, Errokoa), Nicanor Ancho (artzain amerikanoa, Aezkoa-Hiriberrikoa); Jose Antonio Abaurrea (Arrietakoa); Beñardo Villanueva (Hiriberri-Artzibar), Félix Almirantearena (Orbaizeta) eta Alberto Urbeltz (Sorogain).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia