euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar hasiko da Argentinako Bahia Blancan Iñaki Irazustaren izena daraman VIII. Haur Rugby Topaketa

2019/09/06

Irailaren 7an Bahia Blancan gauzatuko den "VIII. Iñaki Irazusta Haur Rugby Topaketa"
Irailaren 7an Bahia Blancan gauzatuko den "VIII. Iñaki Irazusta Haur Rugby Topaketa"

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Zazpi urte baino gehiago joan dira Iñaki Irazusta de Aguirre auto istripuz 52 urte zituela hil zenetik eta bere oroitzapenak bizirik dirau, eta indartsu. Bihar larunbata egingo da Bahia Blancan "VIII. Iñaki Haur Rugby Topaketa", Iñakik jokalari eta trebalari gisa hainbat izerdi eskainitako Bahia Blanca Kirol Elkartea antolatzaile. Iñakiren gomutak temati segitzen du bere familia eta euskal komunitateko kideen artean eta baita bere beste 'familia' honetan ere, izan ere urtero mila inguru jokalari eta 120 bat entrenatzaile ari baitira bere izena daraman haurren rugby topaketan honetan partaide.

"Iñaki Irazusta, jokalari, aita eta Bahiako rugbyaren erreferente ukaezina. Bere ohore eta oroiz antolatzen da haur rugby topaketa ospetsu hau berak hainbeste maite izan zuen klubean". "Beste urte batez, oparia egiten diogu klub gisa geure buruari gure Iñakiren omenez". "Bertan dirau, zalantzarik ez dugu, partida bakoitzean, erreki bakoitzean, rugbyaren festa bakoitzean". "Bertan dirau hira baitzen eta baita bere lekua. Eragin eta motibatzen duen adibide, ekintzez eta ez soilik hitzez tranmititu nahi dugun etsenplu izan genuen... 2012ko lehenengo egunetan bira hasi zuen, baina gurekin dago Kirol Elkarteko kantxetan". "Berario eskaintzen diogu, eskerrik asko, Iñaki" (Topaketaren aurkezpena egiten duen koadernotxotik).

Andoni Irazusta Zubastiren eta Karmentxu de Aguirre Etxenikeren seme, Iñaki Bahia Blancako Euskal Etxeko kide zen, bertako Beti Aurrera taldekoa eta Zuzendaritzakoa, oso rugbyzale eta kirolzalea, eta kirol kontuetan gazteen gidari, oso pertsona maitatua, sanoa eta giro onekoa, koadrilakide eta lagun ona, ongi ezagutzenen esanetan. Marka utzi zuen Diasporako kide. Eskerrik asko bere lehengusu eta lagun Pedro Maria de Aguirreri, haren oroitzapenaren sua hauspotzen dutenetako bat izateagatik eta Topaketaren berri helarazteagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia