euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Ameriketan artzain ibilitakoek euren urteroko ospakizun handia eginen dute gaur Nafarroako Lekunberrin

2018/09/15

PUBLIZITATEA

Lekunberri, Nafarroa. Ipar Ameriketan artzain ibiliakoek gaur ospatuko dute, Nafarroako Lekunberrin, euren urteroko elkarretaratze egun eta festa. Iazko hitzordua Gipuzkoako Legazpin egin ondoren, aurtengoan Larraun inguruko 0amerikanoak' omenduko dituzte bereziki, beti ere Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile, bertako udalarekin bat. Ekitaldiak elkarrekin bildu, bazkaldu eta egun goxoa elkarrekin egun goxoa pasatzea du helburu, baina honekin batera elkare antolatzailea lan ederra egiten ari da Ameriketara artzain joandako euskaldunen materiala, datuak eta informazioa, argazkiak eta istorioak biltzen, eta ondoren hedatu eta zabaltzen.

Zerorrek familian Ipar Ameriketan ibili zenik baduzu edo zerorri hala ibili bazinen eta zure informazioa, materiala, argazkiak eta istorioa partekatu nahi baduzu, aski duzu Euskal Artzainak Ameriketan elkartearekin kontaktatzea Facebokez. Baita ere zeure herria eskaini eta urteroko elkarretaratze garrantzitsu hau bertan antolatzeko prest bazina. Zorionak aurten ere, eta ongi pasa, amerikanoak!



Komentarioak

  • Lan bikaina

    Lan bikaina egiten duzue Laura Igantzi eta Euskal Artzainak Ameriketan taldekoek. Mila esker!

    Martin Irigoien (Diaspora nafarra), 2018/09/15 23:55

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia