euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamabi delegazio partaide hasiko da datorren asteburuan Macachinen Munduko Mus Txapelketa

2018/09/17

Macachingo Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa
Macachingo Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Ekitaldirako propio sortutako azpibatzordeak jakinarazi duenez, Txapelketa irailaren 21ean hasiko da ordezkaritzen iristearekin batera eta ekintza nagusiak programaren bigarren asteburuan izango dira. Izan ere, irailaren 28an, sukaldaritza, mus eta dantza tailerrak eskainiko zaizkie gonbidatuei, mus txapelketa paraleloa ere egingo da ostiralean eta Munduko Mus Txapelketaren sari-banaketa gauzatuko da.

Parte hartuko duten ordezkaritzak honakoak izango dira: Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batu, Peru eta Argentinako bertako muslariak bilduko dira Euzko Alkartasuna Euskal Etxean, Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioan parte hartzera.

Irailaren 29an, larunbata, berriz, euskara tailerra egingo da eta Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioari bukaera ofiziala emango zaio. Plaka oroigarriak desestaliko dira eta musika eta dantza emanaldiak itxiko du eguna. Azken agur bazkaria –komunitate osoari irekia– igandean izango da. Sarrerak salgai daude eta bertaratu nahi duenak centrovascoea@gmail.com helbidean egin behar du erreserba.

Astean zehar, beste hainbat bisita, txango eta tailer egiteko aukera izango dute muslariek eta laguntzaileek. Eta musika eta dantza ikuskizunak ere eskainiko dira gauero. Programa osoa, hemen.

Gogora dezagun Munduko Txapelketa honek "Memorial Manolo Arriola" izena hartu duela antolatzaileek omenaldia egin nahi izan diotelako Manuel Arriola muslari zenari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia