euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Semana Gernika Viva" Astea estreinatuko dute Sao Paulon Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean gogoetagai

2022/04/25

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. 'Casa Gernika Brasil' antolatzaile, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurreneko egunean bertan abiatuko da Sao Paulon 'Semana Gernika Viva' Astea (ikus aurkezpen bideoa). Hiriko hainbat elkarte lankide --tartean erakunde diferenteak, elkarteak, euskal etxeak, instituzio publikoak eta talde sozialak-- programak aurrez-aurreko eta online ekitaldiak bilduko ditu apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 2ra bitartean garaturik.

"Europan gerra garaia den honetan eta Brasilen bertan gorrotoaren diskurtsoak gora egin duen aldian, Gernika Viva Asteak bakearen beharraz hitz egin nahi du, Gernikaren Bonbardaketa nazi-faxistaren 85. urteurrena gogoratuz. São Paulon egingo den ekitaldi-sortak Pablo Picassoren obrak betiko islatu zuen basakeriaren aurkako erresistentzia ospatu nahi du eta kultura tailerrak, eztabaidak, erakusketak eta ekitaldiak eskaini bakearen alde", azaldu dute antolatzaileek.

Bideo-hitzaldia Bonbardaketaz (Xabier Irujo) eta Asteko Egitaraua


Nevada-Renoko Unibertsitateko zuzendari Xabier Irujoren (Caracas, 1967) hitzaldia Bonbardaketaz

GERNIKA VIVA ASTEKO EGITARAUA

Asteartea, apirilaren 26an (Bonbardaketaren data)

-Gernika gogoratzeko eta bakea lantzeko eguna
-Non: São Pauloko Udaletxea – Prestes Maia entzutegia – Anchieta Jauregia
-Ordua: 19:00 
-Eman hemen izena

Asteazkena, apirilaren 17an

-“Gorrotoaren kontrako haziak” erakusketa. Euskal diaspora: Gernika ondotik, Brasil aldera
-Non: Immigrazioaren Museoa – Harrera Aretoa. Rua Visconde de Parnaíba, 1316, Mooca. 
-Datak: apirilaren 27tik maiatzaren 3a arte
-Ordutegia: asteartetik igandera 9etatik 17etara. Igandean 10etatik 17etara
-Argibideak eta prezio baldintzak eta dohaniko sarrera lortzeko egin klik hemen

Osteguna, apirilaren 28an

-Neofaxismoaren sorrera eta sare sozialak. Faxismoa gogoetagai atzo, gaur eta bihar
-Non: FESP – Escola de Humanidades – Fundação Escola de Sociologia e Política Rua General Jardim, 522 – Vila Buarque
-Ordua: 19:00

Ostirala, apirilaren 29an

-Kultura Gaua eta ikuskizuna herrien arteko elkartasunaren alde
-Estaturik gabeko herrien alkartasuna: euskaldunak eta palestinarrak Brasilen
-Non: Al Janiah – Kulturagune, jatetxe eta taberna Rui Barbosa, 269 – Bella Vista
-Ordua: 19etatik aurrera *Hitzordua etxeko egitarauko parte da. Argibideak bertaratzeko eta prezioak euren webgunean behar dira begiratu: https://www.aljaniah.com.br

Larunbata, apirilaren 30ean

-Collage tailer irekia eta hitzaldia artea zapalkuntzaren aurka. Artea basakeriaren kontra
-Non: Biblioteca Alceu Amoroso Lima Rua Henrique Schaumann, 777 – Pinheiros
-Ordutegia: 10etatik 12etara – Collage tailer irekia
-Ordua: 15:00etatik 16:00etara – Debatea basakeriaren aurka
-Leku mugatuak. Beharrezkoa da aurretik hemen izena ematea

Igandea, maiatzaren lehena

-Ekiozu bakeari Sao Pauloko Gernikako Arboletan. Omenaldia Gernikako Arbolaren pean erori zirenak gogoan
-Non: Horto Florestal. Diretoria do Instituto Florestal, Avenida Luis Carlos Gentile de Laet 553,, Horto Florestal-eko Osasun Postuaren ondoko sarrera
-Ordua: 10 am

Astelehena, maiatzaren 2a

-Guernica koadroaren Lambe-Lambe collagea Itaqueran. Hemen dago Gernika horma
-Non CIFA: Centro Itaquerense de Famílias Amigas Rua Flores do Piauí, 170
-Ordua: 12 am

-Asteari buruzko argibide eta xehetasunak, webgunea: https://gernika.ong.br
-Instagramen: https://www.instagram.com/casa.gernika
-Twitterren: https://twitter.com/casa_gernika
-Kontaktua: contato@gernika.ong.br



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia