2025/08/12

«Zortziak Bat» Sinposioa Jaialdi 2025eko egunekin bat eginez antolatu da BSU Boise State Unibertsitatean. Helburua, izenburuak iradoki zezakeenez, Euskal Herriaren eta bere Diaspopraren arteko lokarria nabarmentzea eta elkarri egiten dioten ekarpena azaleraztea, Boisera deituz arlo desberdinetako irakasle, ikertzaile eta adituak, batzuk Boise eta Idaho eta Estatu Batuetakoak, baina baita Euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/08/12

Nor ez da inoiz karaokeren batera joan? Ozen abestea, pantailan agertzen diren letrei jarraituz, erritual ezaguna da. Baina zenbatek egin dute osorik euskarazko kantutegi batekin? Joan den ostiralean, abuztuaren 8an, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartearen egoitza "Euskaraoke" ekitaldi bizigarri baten eszenatoki bihurtu zen. Ekitaldiak hizkuntza jai-giro lasaian praktikatzeko ...
Gehiago irakurri...
2025/08/11

Duela 65 urteko uztailaren 2an sortu zen Cañuelasen, Argentinako hiriburutik 55 kilometrora, Denak Bat Euskal Etxea, zonalde honetan bizi ziren euskal etorkinak eta ondorengoak bildu eta babesa ematearren. Abuztuaren 3an, igandea, bazkari gozo batez ospatu zuten urtebetetzea, euskal etxeko zuzendariek beraiek prestatutako eta dantzari taldeak maitasunez zerbitzatutako erreki ...
Gehiago irakurri...
2025/08/11

2025eko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren baitan, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak gonbidapen berezia luzatu die euskal literatura eta kulturaren zaleei: "Martin Zalacainen inguruko gutunak" literatura lehiaketa. Ekimenak Pío Barojaren " Zalacaín el aventurero" (Zalacaín abenturazalea) eleberri ospetsuaren unibertsoa arakatzera animatzen du. Proposamena gutun bat ...
Gehiago irakurri...
2025/08/08

Asteburu hau Euskal Besta egunak dira Gardnerville, Nevadan, larunbatean bere Urteroko Piknik besta ospatuko baitu herriko Mendiko Euskaldun Clubak, eta horrekin batera NABO Kantari Eguna, Estatu Batuetako kantari eta bertsolarien festa. Aurten, gainera, Boiseko Jaialdin izan ziren Bilboko Hamaika Bide Txistulari Elkarteko musikari talentudunak izango ditu gonbidatu, besteak beste. Igandean, bestalde, bere Euskal ...
Gehiago irakurri...
2025/08/08

Atzerabegikoa eginez, berez aurreko asteko larunbatean hasi ziren Boisen Jaialdiri lotutako ekitaldiak. Larunbatean egin zen, esaterako, Boisen bide bat egina duen "Basque Open Golf Tournament"en 2025eko edizioa, hiriko Warm Spring golf zelaian. Igande horretan ere, giroa berotzeko, Boisen sortua den azken euskal bandetako batek, Triki Taka Stomp-ek, arratsaldepasa musikatu bat eskaini zuen Basque ...
Gehiago irakurri...
2025/08/07

Musika doinuz bete zen Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat joan den larunbatean —Euskal Etxeak bere San Ignazio festa handia ospatze bezperan— Mauro Telletxea aktore eta irakasleak egindako 'Betiko Haizea. El viento eterno' pelikularen emanaldiarekin. Euskal Herriko Jose Antonio Martinez Osses albokari eta luthier ezagunaren eguneroko bizitza islatzen duen dokumentala, alboka hasi-masi tailer baten ...
Gehiago irakurri...
2025/08/06

Euskal Herritik kanpo egiten den euskal festarik handienean ezin zen faltatu Euskadi instituzionala, Imanol Pradales lehendakaria Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bateko buru. Bigarren bisita izan du Estatu Batuetara Pradalesek lehendakari denetik, joan den martxoan Washington eta New Yorkera egin zuenaren ondotik. Boisera heltzearekin, tokiko agintariekiko harremana indartuko egin nahi izan du Pradalesek eta Eusko ...
Gehiago irakurri...
2025/08/05

Datorren asteko igandean, abuztuaren 17an, arratsaldeko 15etan, Tandilgo Liburu Azoka, eskualdeko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat, gertakari berezi baten lekuko izango da, emaitza berritzaile bat aurkeztuko baitu euskal komunitatearentzat eta haur literaturazaleentzat. UNICEN argitaletxeak "Las alas de Pakita" (Pakitaren Hegoak) aurkeztuko du, egilea Valeria Aramburu duela, ...
Gehiago irakurri...
2025/08/05

Segituko dugu datozen egunotan Jaialdiri buruz hizketan. Hamar urteko hutsunea eta gero, espektatibak handiak ziren, baina zalantza izpi bat ere bazegoen, mundu nahasi honetan jendeak nola erantzungo zuen. Beti daude gauzak hobetzeko, baina oso kontent ikusi dugu jendea. Batetik, argi da antolatzaileak izerditu egin dutela elastikoa. Ez da erraza honelako ekitaldi erraldoi bat antolatzea. Azpimarratzekoa, ...
Gehiago irakurri...