euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko: Euskal Etxeak berriz osatu du futbol taldea gizatalde txapelketei begira eta zabalik dauka fitxaketa berrien epea

2026/09/14

Mexikoko Euskal Etxeko futbol talde berria, beretzat propio egindako jantziekin, berriz ere zelaietan, lehenengo txapelketan
Mexikoko Euskal Etxeko futbol talde berria, beretzat propio egindako jantziekin, berriz ere zelaietan, lehenengo txapelketan

PUBLIZITATEA

Mexiko hiria, Mexiko. Futbol taldea berriro sortzeko ametsa bete du aurten Mexiko Hiriko Euskal Etxeak Iñaki Fernández zuzendari teknikoaren eskutik. Oso denbora laburrean, osatu ez ezik, taldeak hiriburuko Asturiar Zentroan Covadongako Espainiako Juntak urtero antolatzen duen Txapelketan jokatu eta, finalerditan geratu zen, trebatzaileak berak EuskalKultura.eus-i aitortu dionez, “heriotzaren multzoan” tokatu baizitzaigun, "baina ez gara batere gaizki ibili, emaitzak zinez aipagarriak izan dira", diosku.

“Orain 20 bat urte Euskal Etxeak bazuen futbol taldea baina denborarekin desegin egin zen", jarraitzen du. "Nik ezagutu nuen eta horregatik beti izan dut berriro osatzeko gogoa”. “Orain, 18 urtetik gorako hogei bat jokalari bildu ditugu eta nik banekienez gizataldeen txapelketa hauek existitzen zirela, sortu eta berehala eman genuen izena”, azaltzen du. “Beste taldeetan ez bezala, gurean futbolariek euskal jatorria behar dute izanizan behar dute izan, berdin dio oso urruna bada ere". "Izan ere kirola praktikatzeaz gain sustraiekin konektatzea ere bada gure helburua”, adierazi digu.

"Hasiera baino ez da izan"

Txapelketan, Euskal Etxeak ‘Casino Español’i irabazi zion “24 partidu galdu gabe zeramatzaten, baina galdu egin zuten gure kontra”, kontatzen du harro Fernandezek; eta baita ere‘Junta de Covadonga’k. “Finalaurrekoan, ‘Asturiano’ aurkari geneukala, partida ederra egin genuen, baina ez zen nahikoa izan… normala, ligako onenak baitira”, kontatzen du.

“Baina txapelketa proba bat baino ez da izan; nik apenas ezagutzen nituen jokalariak, taldea sortu berria baita". "Antolatzemnm segituko dugu, akatsak zuzenduko eta futbolari gehiago 'fitxatuko' ditugu”, plazaratu du trebatzaileak. Deialdia irekita dago eta datorren Txapelketa ‘La Cruz de Mayo’ izenekoa izango da, Espainiar Kluba antolatzaile, datorren maiatzean.

- Bat egin nahi baduzu, informazioa, 5532324038 telefonoan.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia