Mexiko hiria, Mexiko. Euskal Herria eta euskaldunei lotutako Mexikoko bi erakunde anto9latzaile (Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea) urteroko ‘Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan’ Batzarra azaroaren 27an egingo da aurten, hiriburu mexikarreko Loiolako San Ignazio Eskolaren egoitzan (Vizcaínas gisa da ezaguna), bertaratuko direnek omenaldia egingo diotela elkarretaratzearen hasieran Eneko Belausteguigoitia-ri. Mexikon euskal jatorridun jaioa, Eneko Belausteguigoitia enpresari, mezenas, kultur sustatzaile eta RSBAPeko kide nabarmena, joan den ekainaren 8an zendu zen Mérida hirian, Yucatán Estatuan.
Programa. Azaroaren 27an.
- 8:30etan: Izena ematea
- 9:00etan: Agurra eta ongi etorria, Antonio Barberena Quesada Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko saileko lehendakariaren esku
- 9:10etan: Omenaldia Eneko Belausteguigoitia jaunari, Ana Rita Valero de García Lascuráin Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko saileko idazkaria hizlari
- 9:30etan: Interludio musikala, Antonio Barberena Quesadaren ardurapean
Mahaingurua
-Joaquín Von Mentzen “En busca de la Xiuhcóatl”, María José Encontra Vilaltaren “Andrés de Urdaneta y la persistencia del sueño colombino”
-Andrea Torres Alejoren “Trazos y letras: José Francisco de Irazueta y su método caligráfico”
Atsedenaldia
-Jesús Ruiz de Gordejuela Urquijoren “Gabriel de Yermo y el primer golpe de estado”
-Jesús Héctor Trejo Huertaren “La Cofradía de Nuestra Señora de Aránzazu y la Real Sociedad Bascongada, una relación a prueba de fuego”
Argitalpen berriak
Txostenak aurkeztu eta gero, argitalpen berriak ezagutaraziko dituzte antolatzaileek:
- Jesús Ruiz de Gordejuela Urquijoren Capitán Negrete, Mascarón de Proa argitaletxea
- Jesús Héctor Trejo Huertaren De noble y fiel vasallo a Insurgente veracruzano: Antonio de Sesma y Alencastre, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Orizaba Udala-ADABI argitaratzaile
Parte hartzeko helbide honetan eman behar da idatzi: bascongadamexico@gmail.com. Batzarra EZIN izango da segitu zuzenean online, baina behin bukatuta igoko da Elkartearen Facebook-era.
Informazio gehiago, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Facebook-en: Sociedad Bascongada de los Amigos del País en México

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


