euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko talde bat izango euskal taldearen aurkari uztailaren 29an Boisen, Jaialdiko futbol partidan

2015/03/16

Hiru hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, bisitatu daiteke partiduarne webgunea (Irudia: Euskal Kultura)
Hiru hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, bisitatu daiteke partiduarne webgunea (Irudia: Euskal Kultura)

PUBLIZITATEA

Uztailaren 29an da jokatzekoa euskal talde bat partaide izango duen Basque Soccer Friendly delako futbol lagunartekoa. Euskal taldearen aurkaria, baina, mexikarra izango da, AEBetako MLS Futbol Profesional Ligak egun berean ospatuko baitu urteroko All Star Game ezaguna. “Horregatik erabaki dugu aurkaria Liga MX-eko talde bat izatea, partidak ahalik eta maila altuena izan dezan”, adierazi dio Argia Beristain bozemaileak EuskalKultura.com-i. Apirilaren hasieran plazaratuko dira parte hartuko duten bi futbol taldeen izenak.

Boise, AEB. Basque Soccer Friendly-ko webgune eta berripaper ofizialetan eman duten albistearen berri atzo goizean: Mexikoko futbol talde batek hartuko du parte futbol partidan, Ameriketako baten ordez. “Ahalik eta partidarik onena eskaini nahi genuen eta Mexikoko taldeak, mundu mailan, 50 onenen artean daude, horregatik ari gara beraiekin harremanetan”, esan digu Beristainek. Prentsa oharrak, bere aldetik, dio antolakuntza taldea Liga MX-eko “talderik onenetako bat” Boisera ekarri ahal izatearekin “oso pozik” dagoela.

Basque Soccer Friendly

Basque Studies Foundation eta Idaho Youth Soccer Association-en arteko talde lanaren ondorioa da Boiseko Basque Soccer Friendly futbol partida, uztailaren 29an Jaialdi euskal festa erraldoiarekin batera gauzatuko dena. Futbol partida antolatzeaz gain, bi elkarteak ezagutzera ematea du helburu plan honek, bai eta euskal kultura babestea eta ikasketa eta kirol bekak sortzeko dirua lortzea.

Informazio +: info@basquesoccerfriendly.com.
FacebookBasque Soccer Friendly
Twitter: @BasqueSoccer
Instagram: basque_soccer_friendly



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia