euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Aste Nazionala azaroaren 16tik 22ra bitartean egingo da La Pampako Macachin-en

2015/03/13

Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren egoitza, La Pampa probintzia argentinarrean
Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren egoitza, La Pampa probintzia argentinarrean

PUBLIZITATEA

[ABISU GARRANTZITSUA: geroztik data hauek aldatu egin dira, ikus hemen] Jakinarazi berria du Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak zeintzuk izango diren 2015eko Euskal Aste Nazionalaren data zehatzak: azaroaren 16tik 22ra. Horrekin batera, euskal etxearen zuzendaritza berria ere eman du aditzera. Iñaki Unamuno buru duen taldea izango da, 'Argentinan Euskaraz' programa Macachinen bertan sortu zela 25 urte betetzen diren urte honetan.

Buenos Aires, Argentina. Jakinarazi berria du Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak zeintzuk izango diren 2015eko Euskal Aste Nazionalaren data zehatzak: azaroaren 16tik 22ra, Macachinern, La Pampa probintzian. Berandu, beraz, urte konplikatu honetan, gogoan izan behar baita urriko lehenengo egunetan euskal gizataldeen Mundu Biltzarra egingo dela Gasteizen. Eta urrian ere presidentea hautatzeko hauteskundeak daudela Argentinan. Eta hilabete horretan ere hauteskunde orokorrak izan daitezkeela Espainian, eta abar...

Datak adieraztearekin batera, Macachingo euskal etxearen zuzendaritza berria ere eman da aditzera. Hona nortzuk osatzen duten Iñaki Unamuno buru duen batzordea:

-Lehendakari: Iñaki Unamuno
-Lehendakariorde: Maria Susana Garmendia
-Idazkari: Mariana Veronica Sansinanea
-Idazkariorde: Analia Edit Mujica
-Diruzain: Maria de los Angeles Mujica
-Diruzainordea: Carolina Garay

-Batzordekide titularrak: Carla Maribel Kappes, Nestor Amilcar Garcia, Mirtha Elena Perez, Ricardo Esteban Alarcia
-Batzordekide ordezkoak: Elida Teresa Garmendia, Mirtha Mujica, Ignacio Garmendia, Juan Carlos Urueña

-Kontuen batzorde ikuskatzailea: Jose Luis Orozco, Rene Alberto Garay, Carlos Maria Mujica, Nestor Ariel Perez

2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzea bere gain izango duen batzorde hau iragan abenduan hautatu zuen Macachingo Euzko Alkartasuna Union Vasca euskal etxeko Biltzar Nagusiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia