euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk buruzagi formakuntza lantegi bi antolatu ditu General Las Heras eta Trenque Lauquen-en

2012/09/26

Datorren larunbatean General Las Herasen bertako Zazpiak Bat Euskal Etxearen eta FEVAren eskutik egingo den ikastaroaren afixa
Datorren larunbatean General Las Herasen bertako Zazpiak Bat Euskal Etxearen eta FEVAren eskutik egingo den ikastaroaren afixa

PUBLIZITATEA

FEVA Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak buruzagi formakuntzarako bi lantegi antolatu ditu datozen bi larunbatetarako General Las Heras eta Trenque Lauquen herrietan, datorren larunbatean Gral Las Herasekoa eta urriko lehenengo larunbatean Trenque Launquengoa, beti ere "euskal etxeetako kudeaketa, planifikazio eta administrazio tresnak landu" eta, tailer tankeran eratuz, "partaidetza sustatu, banakako eta taldekako lana butzatu eta eskarmentu trukea erraztu". Bi ikastaroak egun bakarrekoak izango dira, gozieko 9etatik iluntzeko 8ak arte. Izena emateko epea asteazken honetan bertan, irailaren 26an, bukatuko da.

Buenos Aires, Argentina. FEVAk antolatu dituen bi tailer hauek honako data eta lekuetarako dira:

-irailaren 29a, larunbata: General Las Heras-en
-urriaren 6a, larunbata: Trenque Lauquen-en

Proposamenak "euskal etxeetako kudeaketa, planifikazio eta administrazio tresnak landu" nahi ditu eta, tailer tankeran eratuz, "partaidetza sustatu, banakako eta taldekako lana butzatu eta eskarmentu trukea erraztu".

Gaiak:

-Euskal Herriari buruzko sarrera orokorra
-Euskal Etxeak antolatu eta legeztatzeko beharra
-Legeztatzeko pausoak
-Aldizkako batzarrak eta informazio orokorra
-Zer da FEVA - egitasmoak
-Euskal Etxeak - FEVA
-Harremana EEak / FEVA / Eusko Jaurlaritza
-Dirulaguntzak (eskaerak eta kontu ematea Jaurlaritzari)
-Erakundeak (EEak/FEVA)
-Buruzagitza - lan metodologia
-Kudeaketa/lan taldeak Gaitasunak antzematea
-Taldelana, motibazioa, gaitasunen erabilera
-Planifikazio estrategikoa - Gauzapena - Kudeaketaren kontrola
-Euskal Etxeen kudeaketa administratiboa
-Kudeaketa informatikoa (bazkideak - agiriak - kontuak)

Bi pertsonak har dezakete parte euskal etxe bakoitzeko, eta FEVAk ikastaroa eta bazkaria ere bere gain hartuko du. Bi ordezkaritik gora bidali ezkero, euskal etxe bakoitzak beharko diru hortik gainerakoen gastuak (bazkaria) ordaindu. Edonola ere, partaideen bertara iristeko garraio gastuak euskal etxeen kontu izango dira.

Izena ematea irailaren 26ra arte egin ahal izango da, eta argi adierazi beharko da Gral. Las Heraserako edo Trenque Lauquenerako den.

-Izena emateko emaila: feva2000@fibertel.com.ar
-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar
-Las Herasko Zazpiak Bat: http://centrovascolasheras.blogspot.com.es



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia