euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean bukatuko da FEVAk gazte buruzagientzat eratutako tailerrean izena emateko epea

2011/06/02

Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian
Euskal etxeetako gazte arduradunen bilera Rosarioko Zazpirak Bat-en, artxiboko irudian

PUBLIZITATEA

Datorren astelehenean, ekainaren 6an, bukatuko da FEVAk Buenos Aires probintziako Laprida herrian ekainaren 11 eta 12an bere baitango euskal etxeetako gazteentzat antolatutako Buruzagi Formakuntzarako Tailerrean izena emateko epea. Euskal Etxe bakoitzak bi partaide bidal ditzake, eta bertara joateko bidaia baino ez du ordaindu behar izango. Garrantzizkoa jo du FEVAk gazteek honelako ikastaroetan parte hartzea, "formakuntza duten gazteek bermatuko baitute gure euskal etxe eta euskal elkarteen geroa. Ahaleginak merezi du".

Buenos Aires, Argentina. Euskal etxe bat nola kudeatu, ezinbesteko lan administratiboa nola eraman eta edozein pertsonak euskal etxe bateko buruzagi izateko euskal kulturaz eta kudeaketaz oro har izan behar dituen oinarrizko ezagutzak dira FEVAk proposatzen duen ikastaro honen ikasgai nagusia. Lapridako ikastaroa ekainaren 11 eta 12rako deitu da, eta izena emateko azken epea datorren astelehenean finkatu da.

Euskal Etxe bakoitzak bi gazte bidal ditzake, edo gehiago, baina kasu honetan bitik gorakoen gastuak bere gain hartu beharko ditu.

GASTUAK

-Janaria: FEVAk hartzen du bere gain (lehenengo biena)
-Garraioa: gazteak bidaltzen dituen euskal etxe bakoitzaren gain
-Ostatua: lo egiteko lekua FEVAren kontu joango da (euskal etxe bakoitzeko lehenengo biena)

PROGRAMA

Larunbata:

- 09:00etan: ordezkarien harrera
- 10:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 13.30etan: bazkaria
- 17:00etan: kudeaketa administratibo tailerra
- 19:00etan: euskal kultur formakuntza 
- 21:30etan: afaria

Igandea:

-10:30etan: segida eta tailerra amaitzea
-13:00etan: bazkaria

Aurten ikastaro gehiago ere izango dira. Xehetasunak FEVArekin harremanduz (www.fevaonline.org.ar) edo irakur beste artikulu hau



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia