euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk ikastaroa antolatu du euskal etxeetako zuzendariak komunikazio gaietan trebatzeko

2007/02/15

Argentinako euskal etxeetako euskara irakasle talde bat FEVAk antolatutako ikastaro batean
Argentinako euskal etxeetako euskara irakasle talde bat FEVAk antolatutako ikastaro batean

PUBLIZITATEA

FEVAk, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak, euskal etxeetako buruei zuzenduriko ikastaroa egingo du martxoaren 17 eta 18an, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean. Ikastaro honen helburua euskal etxeetako zuzendarien prestakuntzan sakontzea da eta oraingo honetan komunikazio arloan euskal etxeetan egon daitezkeen behar eta aukerak aztertu eta nola profitatu izango da ikastaroaren muina.
FEVAk, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak, euskal etxeetako buruzagi eta arduradunentzako trebakuntza ikastaroekin jarraitzen du, haien prestakuntza hobetu eta sakondu asmoz. Aurreko alditan egin diren ikastaroek gai asko izan dituzte: euskara klaseak, euskal dantza taldeak, liburutegien antolakuntza edota gaztetxoei zuzenduriko aktibitateak, kasu. Oraingoan euskal elkarteetako buruzagiei zuzendutako ikastaroa iragarri du FEVAk, martxoaren 17 eta 18ko asteburuan egingo delarik, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean.

Ikastaroaren helburua, FEVAk euskal etxeetara bidali duen adierazpenean azaltzen duenez, euskal elkarteetako buruzagiak komunikazio arloan trebatzea da. Asteburuan zehar, Buenos Airesen bildutako kideek erakundeetako komunikazioaren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte eta komunikazioaren diagnosi eta gauzatzea landuko dute, bakoitzaren euskal etxearen funtzionamenduan apliklatu ahal izateko gero. Ikastaro honen ondoren buruzagiak gai izango dira 'euren elkarteetako komunikazio bideak identifikatzeko, euren alde positibo eta negatiboak neurtzea eta beharrezko den kasuetan batzuk bultzatu edo besteak hobetzeko'. Ikastaro bukaerako lana bakoitzak bere euskal etxean ikasitakoa martxan jartzeko egitasmo sinplea prestatzea izango da.


Lotura interesgarriak

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

'La presidenta de FEVA, Mari Luz Arteche, se reunirá con NABO'
EuskalKultura.comen argitaratua, 2007ko otsailaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia