euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBA) Euskara eta Euskal kultura ikastaro berri bati ekin dio, FEVA lankide duela

2007/08/24

Buenos Aireseko Unibertsitatean lehen mailako Euskara eta Euskal Kultura eskolak hasi berriak dituzten ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)
Buenos Aireseko Unibertsitatean lehen mailako Euskara eta Euskal Kultura eskolak hasi berriak dituzten ikasleak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ikastaroa, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) eta Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBA) antolatua da elkarrekiko laguntzan eta oinarrizko mailatik hasiko da, hasi ere UBAren Hizkuntza Laboratorioan hiriburu federaleko mikrozentroan astearte eta ostegunez arratsaldeko seietatik zortziak arte. Bestalde eta neguko atsedenaren ondotik, aurrera darraite hirugarren mailako eskolek. Honenbestez, Euskal Herriko kulturak eta hizkuntzak bere bigarren urtea hasi dute eskola-esparru honetan.
Euskara eta Euskal Kultura oinarrizko mailako ikastaro berria joan den asteko asteartean, abuztuak 14, hasi zen Buenos Aireseko Unibertsitateko (UBA) Hizkuntz Laboratorioan, Maiatzaren 25a kalearen 221ean. Ikastaroa unibertsitate seihilabeteko amaieraraino luzatuko da astero eta ostegunero, seietatik zortzietara.

[UBAko 3. mailako Euskara ikasleak (arg. EuskalKultura.com)]

Unibertsitate berean, eta neguko atsedena amaituta, hirugarren mailari ekin dio 2006ko bigarren lauhilabetekoan eta 2007ko lehenengoan lehenengo eta bigarren mailak gainditu zituen ikasle taldeak. Talde honi emendatu edo gehitu zaizkie beste erakunderen batean ikasita asteko lau orduko aurreneko ikastaroko edukiak bereganatuak dituzten lagunek. Kasu honetan eskolak astelehen eta asteazkenetan dira, ordutegia bera izanik, arratsaldeko seietatik zortziak arte.

Egitasmo hau, FEVAk eta Unibertsitateak berak bultzatua, 2006ko abuztuan abiarazi zen, helburua euskara eta euskal kultura eskolak euskal etxeak ez diren esparruetara ateratzea eta hedatzea izanik. Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioak eskaintzen dituen ikastaroetako parte izanik, eskolok ez dute gradurik edo baldintza akademikorik eskatzen izenemateko. Egitaraua bi ardatzen inguruan prestatu da, hizkuntza ikastea eta kulturan murgiltzea, eskolon-ardura Teresa de Zavaleta irakasleak duelarik.


Lotura interesgarriak

Eusko Argentinar Bazkunen Alkartasuna, FEVA
www.fevaonline.org

Buenos Aireseko Unibertsitateko Hizkuntz Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar

Euskara UBAko Hizkuntz Laboratoriora iritsi da
2006ko abuztuaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia