euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2009k argazki artxiboen kudeaketa eta EuskalEtxeak.net webgunean hedapena landuko ditu

2009/01/28

Gaztemundu 2007ko kideak Ibarretxe lehendakariarekin Ajuria Enean
Gaztemundu 2007ko kideak Ibarretxe lehendakariarekin Ajuria Enean

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Diasporako gazteentzako trebakuntza programak, Gaztemunduk, munduko euskal kolektibitateen argazki artxiboen kudeaketa eta EuskalEtxeak.net webgunearen bidez euren hedapena izango ditu ardatz aurten, ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez. Aurten gainera, 50 gaztek parte hartu ahal izango dute Gaztemundun, aurreko edizioetako 30 lagunen kopurua nabarmen gaindituz. Ekimen honetan parte hartzen duten gazteek uztaila edo abuztua aldean bi aste igaroko dituzte Euskal Herrian trebatzen. Parte hartzeko gazte bakoitzak 150 argazkiren ekarpena egin beharko du, material horrekin lan egin ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu 2009 trebakuntza programak izango duen edukia ezagutzera eman du: argazki artxiboen sailkapen eta hedapena. Gainera, ikastaroan parte hartzen duten Diasporako eta munduko euskal etxeetako gazteek argazki horiek EuskalEtxeak.net atarian argitaratu eta hedatzen ikasiko dute.

Ekimenean 18 urtetik gorako gazteek parte hartu dezakete eta ikastaroa behar den moduan profitatu ahal izateko gutxieneko ezagutza informatiko bat eskatuko da. Parte hartzaileek bete behar duten beste betekizuna gutxienez 150 argazki digital aurkeztea izango da,  www.euskaletxeak.net atarian argitaratu ahal izango direnak. Gazte bakoitzak berak ateratako edo lortutako argazkiak aurkeztu beharko ditu, eta ez dira onartuak izango errepikatzen diren irudiak. Eskakizunak banaka aurkeztuko dira, ez taldeka.

Era berean, gazteek ikastaroa buaktu eta gero bakoitzak bere euskal etxearekin hitzarmena sinatuko dute, bere elkarteari buruzko informazioa EuskalEtxeak.net-en plazaratzeko. Antolatzaileek azaldu dutenez eskabideak ezin izango dira deialdi ofiziala egiten den arte aurkeztu, baina gazteak dokumentazioa eta argazkiak biltzen hasi daitezke jada. 

Gai posibleak

Parte hartu nahi duten gazteei lagundu asmoz, antolatzaileek argazkien gai zerrenda bat aurkeztu dute:

-1.Gai orokorrak: nazioartean euskal gaiei buruzko edozein argazki.

-2. Gai zehatzak:

- Euskal Etxeen eraikinak

- Euskal Etxeak barrutik

- Objektuak: margoak, irudiak....

- Euskal estiloko beste eraikin batzuk

- Frontoiak

- Plazak

- Euskal enpresak

- Euskal eraikinak

- Beste batzuk.

Pertsona argazkiak:

- Euskal Etxeetako presidenteak

- Zuzendaritza batzordeak

- Dantza taldeak

- Dantzariak banaka

- Euskal edo euskal jatorria duten pertsona ezagunak: politikariak, enpresariak, artistas, misiolariak...

- Pelotariak eta beste kirolariak

- Txistulariak

- Abesbatzak

- Musika taldeak

- Gaztemundu programako gazteak

- Beste batzuk…

Euskal ikurrak:

- Lauburuak

- Margoak eta eskulturak

- Elastikoak edo kamisetak

- Euskal jantziak eta txapelak

- Mantelak, ahozapiak, zapiak…

- Kartelak

- Giltzatakoak

- Dominak

- Eraztunak

- Ikurrina edo euskal izena duten kotxeak eta kamioiak, adibidez: Transportes “El Vasquito”, La Vasconia...

- Posterrak

- Euskal errotuloak

- Beste batzuk.

 

Ekitaldiak eta ospakizunak:

- Euskal asteak

- Hitzaldiak

- Urteurrenak

- Jai egitarauak

- Jai zehatzak: Aberri Eguna, San Inazio…

- Ekitaldi bereziak: gizataldeeen topaketak, pilota partidak...

- Ekitaldi gastronomikoak

- Euskal mintegiak

- Euskal etxeek antolatutako ikastaroak

- Konferentziak

- Dantza eta kantu ekitaldiak

- Euskal etxeen edo zuzendaritzen ekimenak beste euskal etxeetan

- Udalekuak

- Euskara klaseak

- Haurrentzako jaiak

- Euskal etxeetako gizarte ekitaldiak

- Euskal etxeen parte ez diren euskaldunen ekitaldiak: monjak, apaizak...

- Musa

- Beste batzuk...

EuskalEtxeak.net atarian plazaratzen diren argazkian jabetza intelektuala ez da inoiz Eusko Jaurlaritzarena izango, baizik euren jabe den pertsona edo elkartearena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia