euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria Mugaz Gaindi VI. mintegirako lanak bidaltzeko epea ireki dute, apirilaren 19an itxiko da

2009/01/28

Munduko euskal komunitateen gaia jorratuko da, besteak beste, mintegian
Munduko euskal komunitateen gaia jorratuko da, besteak beste, mintegian

PUBLIZITATEA

Euskal Herria Mugaz Gaindi VI. Nazioarteko Mintegiak data eta lekua du jada: irailaren 29tik urriaren 2ra bitartean izango da, Deba Goienan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio). Oraingo honetan nazioarteko topaketaren asmoa ikuspegi anitzetatik jorratuz, euskal migrazioen garrantzi historikoa eta gaur egungo euskal diasporaren egoera aztertzea da. Parte hartu nahi dutenek lanak bidaltzeko epea martxoaren 31a bitartean dute irekita.

Arrasate, Gipuzkoa. Mintegi honetan parte hartu nahi duen pertsona orok ponentzia eta komunikazioak aurkeztu ditzake aukeraketa batzordera, proposatzen diren gaiak ardatz harturik:

-1go mahaia: Artea eta emigrazioa

-2. mahaia: Emigrazioa eta elkarteen sorrera

-3. mahaia: Diaspora ekonomikoa

-4. mahaia: Euskal abizenak Munduan

Era berean, aukera egongo da gai hauetatik kanpoko edozein gairi buruzko lanak aurkezteko, beti ikerketa gaia euskal munduarekin erlazionatuta badago; horretarako mintegiaren idazkaritzari dagokion proposamena egitea nahikoa izango da.

Ikerlari gazteei ongi etorri

Aurreko edizioetan bezala, egun bat ikerlari gazteei eskainiko zaie, ikasketen azkenengo urtean daudenei edo doktoregaiak diren ikasleei zuzenduta egonik, 32 urtetako muga igaro barik. Gaia librea izango da eta martxan dituzten ikerketak aurkezteko aukera izango dute. Ikerlari gazteen mahaian parte hartu nahi dutenek mintegian izena ematerakoan adierazi beharko dute.

Presentziazko mintegiarekin batera, bertaratu ezin diren pertsonentzat, aurreko urteetan bezala, mintegi birtualaren bitartez parte hartzeko aukera egongo da. Aukera hau urriaren 1etik 31ra bitartean zabalik egongo da EuskoSarek duen web-orrian.

Izen-emateko epea

Mintegian lan bat aurkeztuz parte hartzeko interesa erakusten duenak, bertako Idazkaritzara (e-maila arrasate.mugazgaindi@hotmail.es) hurrengo dokumentazioa bidali beharko du 2009ko martxaoren 31a baino lehen:

1.- Izenburua eta bere proposamenaren laburpena, inoiz ez 200 karaktere baino gehiago, bertan helburua eta proposaturiko gaiaren ekarpena zehaztuz.

2.- Fitxa pertsonala, bertan izen-abizenak, helbidea eta kontaktuko telefonoa, e-maila, egoera profesionala eta ordezkatzen duen unibertsitatea edo instituzioa adieraziz.

Komunikazioaren testua, gehienezko luzera 50.000 karakterekoa izanik (oin oharrak eta bibliografia barne), 2009ko irailaren 15a baino lehen aurkeztuko da, mintegi birtualean zintzilikatzeko aukera izateko. Antolatzaileek ez dute bermatzen epez kanpo aurkezten diren lanen difusioa.

Lanak mintegiak dituen edozein lau hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dira: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Ana Isabel Ugalde Gorostiza

Jon Ander Ramos Martínez Artearen Historiako Departamendua

Letren Fakultatea

Paseo de la Universidad, 5

01006 Vitoria-Gasteiz

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia